top of page
Image-empty-state.png

Jesusmari Echano Loizaga

Fas zineklubeko lehendakari ohia

(Bilbo. 1932/12)


Zuzenbidea ikasi zuen (Valladolideko Unibertsitatea), aldi horretan Valladolideko Futbol Klubean jokatu zuen futbolean eta hiriko zineklubetan parte hartu zuen. 1960an Bilbora itzuli zenean zineklubeko bazkide egin zen, 1964an Batzordera sartu zen eta hainbat aldiz iritsi zen lehendakari (1965-1968 [1.]/1975 [2.]/1980-1988 [3.]), beti ere 1964tik aurrera (ia mende laurden) Batzarretan mantenduz. ‘Zinema errealitateen fenomeno bat da, hizkuntza bat eta arte bat' esaldia sortu zuen. Zineari buruzko idatzi bat ere egin zuen: ‘Leguaje fillmico'. Zineklubean sartu zenetik ZINEBIrekin (orduan Nazioarteko Lehiaketa zena) lan handia egin du, eta 1972an Instituto Vascongado de Cultura Hispánica-ko Idazkari Nagusi izendatu zuten. Filosofia eta Letretako katedraduna ere izan zen (Deustuko Unibertsitatea).


Fas aurkezpenak:

235 Saioa     1960/02/15

bottom of page