ZINEMALDIAK
Shaghai - Mar del Plata
Bitxia da zinemaldien fenomenoa, nekazaritza azoka gida, uztaren balioa (ekoizpenak) antzeman daiteke. “Zinemaldi” fenomenoa hedatu eta hedatu egiten da munduan zehar, zinemaldiak sortu eta hil egiten dira edonon. Baina ikerketa labur honetan “A” kategorian oinarrituko naiz bakarrik, zein FIAPF (film ekoizle batuen nazioarteko federazioa) elkarteak izendatzen baitu, eta nola “hedabideek” errealitatearen zati bat baino ez duten ikusten uzten.
Varsoviak zinemaldi bat izateak, eta gainera “A” kategoriakoa izanik, irudikatu ezazu hiritar/ ikusle xumea, zinemazaleen munduan murgilduta ez dagoena.
Halabeharrez 14 hiri dira “A” kategoriako zinemaldiak dauzkatenak, eta zerrenda birpasa dezakegu alfabeto, antzinatasun, ospatze data edo kokapen geografikoaren arabera.
Denborak eta buruak uzten badidate, bakoitzaren barnean sartu egingo naiz, FAS zinekluba, ikusle eskola gisa, kalean bertan egon behar du “joera” eta “ekoizpen” begirale, “hedabideek” IKUSTEN uzten digutena baino haratago; horrexegatik eman dugu urrats hori.
Baliteke ibiltari xumearentzat Venezia, Cannes eta Donostia baino ez egotea, eta beste zinemaldi eta zinematografia batzuk ezkutatu egiten dira; eta aldarrikatzen ez baditugu ere, epaitu eta ,hortaz, ikusi nahi genituzke. Zinemaldiei buruzko ibilbide honetan, kokapen geografikoaren ildoari jarraituko diot, konturarazteko zenbaterainokoa den gure ezjakintasuna.
1- Donostiako Zinemaldia
Dagoeneko 60 urte bete ditu (gure zineklubaren aurrekaria), eta irailaren erdialdean ospatuko dugu. Hurbil dagoela eta, bisitatuen eta maitatuenetakoa da eta ondo iragarria. Nahiz eta bere lehiaketa ofiziala zinema erakusleihoaren parean egon ez; aurrekontu arazoa ere bada. 1953an sortua.
Saritzat “maskorrak” banatu egiten ditu.
2- Cannes-eko Zinemaldia (Frantzia)
Pasatu den maiatzean hirurogeita bosgarren emanaldia izan dugu eta Marilyn iradokitzaileak gonbidatu gaitu urtebetetzera, hau da, 65 urte emanaldiak egiten. Ezin da kexatu zabaltzeaz eta kartaldegietan urtean zehar ikusiko dugunaren berri ematen digu. 1946 izan zen sortua.
Sari gisa "palmak" bantzen ditu, palmondoarenak, txaloez aparte.
3- Veneziako Biennalea (Italia)
Izendatze berezia, nahiz eta orain urterokoa izan. Abuztuaren bukaeran hurbilduko zaigu eta 69. emankizunera iritsiko da. Esan behar dugu "Biennale" zinemabaino gehiago dela eta 1895ean sortu zen Nazioarteko Arte Erakusketa gisa (Arkitektura, Zinema, Dantza, Musika eta Antzerkia), eta 1932an sortu zen "La Mostra del Cinema" eta munduan antolatu zen lehenengo zinemaldia izan zen. siendo el primer festival cinematográfico organizado del mundo.
"lehoiak" dira horren sariak.
4- Berlinale, Berlingo Zinemaldia (Alemania)
Berlinekin batera murriztu egin zen informazio kopurua eta pitinka-pitinka heldu zen hedabideetara hantxe zinema gertakari gisa burutzen dena. Baliteke negu gorriko hotz ikaragarria izatea, otsailean egiten da eta. Aurten 62. zinemaldia da. 1951n ekin zion bideari bigarren Mundu Gerran ezaguna zen Ameriketako oficial batek (Oscar Martay) bultzatua.
Nork irabazi du? è Cesare deve morire (Caesar Must Die) by Paolo & Vittorio Taviani, eta gainera, sarituak izan dira: Bence Fliegauf (Hungria) ) eta Christian Petzold (fas zineklubean ezaguna) Jakinaren gainean egon zara?
Sariak “hartzak” izan dira.
5- Locarnoko zinemaldia (Suiza)
Noizean behingo berriez gain, zinemaldi hori inor ohartu gabe gertatzen da ikusleentzat, nahiz eta aurtengo abuztuan 65. zinemaldia izan. 1946an sortu zen.
Oraindik goiz da jakiteko nor egongo diren, vaina Leos Carax saritua izango da eta Otto Preminger berrikusia, eta Nork irabazi zuen iaz? ZABAL ITZAZUE ATE ETA LEIHO GUZTIAK (Back to Stay) by Milagros Mumenthaler, Argentina/Switzerland
“Lehoinabarra” da horren saria.
6- FIF Karlovy Vary (Txek. Errep.)
Errepublikaren iparraldeko hiri txiki eta abegitsu honek, (Bohemian), urtero zinemaldia aurkezten du. Ekain honen bukaeran eta uztailean zehar 47. zinemaldia izatera helduko da (1946an sortu zen)
Good Vibrations Directed by: Lisa Barros D´Sa, Glenn Leyburn (United Kingdom, Ireland, 2012, 97 min)Atal ofiziala irekitzeko arduraduna izango da M. Antonioni-ren lanari ere berrikusiko dute.
Sariak “beirazko puxikak” izaten dira
7- Varsoviako Zinemaldia (Polonia)
Bada bai, Poloniak maila dauka, eta datorren urrian 28. zinemaldia izango da. Lan eta buruharrotasuna dela eta, 2009an ohore hori lortu zuen eta hasiera 1985ean izan zen. Formula berritzaileagoa dauka, Xixongo zinemaldiatik hurbil egotearen ondorioz.
2011 Best Feature Film: ROSE / RÓŻA, dir. Wojciech Smarzowski (Poland)
Izen baten faltan, "nagroda", saria polonieraz
8- FIC de Moscu (Rusia)
Dagoeneko abian da zinemaldi horren hogeita hamalaugarren (34) emanaldia ekainaren 21ean hasi zen). Hedabideak ere horretaz ahaztu egiten dira. Bere hasiera ez ofiziala 1935ean izan bazen ere, Sergei Eisenstein-en esku, ez zen ofizial bihurtu 1959ra arte. Biurteko gisa jaio zen eta 1999tik aurrera urtero burutzen da. Zinemaldi hau baliteke ahaztuenetako bat izatea.
Hector Babenco epaimahaiaren presidentea izango da. Atal ofizialaz gain, 22 atal gehiago aurkezten ditu. Atal ofizialean herrialde askotako 17 film aurkezten dira (bitxikeria gisa Espainiak Fernando Cortizoren “O apóstolo” aurkeztuko du, 3 dimentsioko animazioa, FASen aurkeztu zen Quique eta Ruben -SilverSpace-ren antzeko zerbait).
Nahiz eta izen ospetsuak izan ez (ez daude hedabideetan) ziur aski horren zinema oso interesgarria da… baina zabaltzeraino helduko ote da? Iaz irabazi zuen: LAS OLAS / The Waves (dir. Alberto Morais) Ikusi al duzu?
Saria "jorge" da, santua.
Puntu honetan gaudela “Europa Zaharrerako” jauzia egitea dagokigu, eki edo mendebaldera, pisuzko arrazoi handirik gabe, ekialdera joko dut eta munduari bira emango diot.
9- FIC del Cairo (Egipto)
Zinemaldi honen konturik bitxiena da salgai dagoela¿? (zinemaldira sartzeko lehenengo saiakera) Bestela bezala ibiltzeko izango da. Zinemaldi hau azaroaren 27tik abenduaren 6ra ospatuko da aurten, eta 35. emanaldira helduko da. Iazko emanaldian (2010ean “iraultza” dela eta) epaimahai izan zituen: Arturo Ripstein; Mohamed Miftah (Morocco); Hector Olivera (Argentine);… Eta orain ezin jakin, sasi bolean, zein izan zen sarituen zerrenda.
Fue en 1976. urtean izan zen nazioarteko lehenengo zinemaldia Arabiako lurraldeetan eta ordutik hona zutik dirau.
Nahiz eta jatorria 1975eko Berlingo Zinemaldira egindako bisitaldi batean oinarritu, gaur egun Frantziako zinema da bultzada gehien ematen diona zinemaldi honi, bertan Afrikako iparralde, Erdialdeko Ekialde eta ekialdegoko ekoizpenak erakusten dira
Behar bezala, banatzen diren sariak “piramideak” dira.
10- Goa-ko FIC (India)
Azaroaren 20a heldu eta gero, herrialde honetako berrogeita hirugarren (43.) zinemaldiari hasiera emango zaio. Gogoratu behar dugu (Filipinetako zikloaren ondoren) India dela AEBen atzetik zine ekoizle nagusia, Filipinen aurretik. Zer esanik ez, zinemaldi honetatik, sortaldeko munduak ez jakinarena egiten du, ez daukagu informaziorik, eta europako zinemaldiren bat hemen saritutako zinemagileren batekin ausartzen denean baino ez gara ohartzen zinemaldi horretaz.
Eta Zer gertatu zen iaz? Best Film: Porfirio Directed by Alejandro Landes;
Best Director Asghar Farhadi for the film Nader & Simin, A Seperation.
Lehenengo zinemaldia 1952an izan zen Mumbain eta ondoren Madras, Nueva Delhi eta Calcutara eraman dute.1975etik aurrera Goara (mendebaldeko kostalde eta ipar eta hegoaldeko erdialdean kokatua, Portugalen kolonia izan zen) lekualdatu zen .
Horren saria “pauma” da.
11- Shanghaiko IFF/FIC (China)
Zinema munduan Asiak izan duen bultzada oso handia da, baina ez dakigu ezer, nahiz eta ekain honetan zinemaldi horretan sartuta gauden, hain zuzen ere, San Juan egunean (24) itxi egingo da 15. zinemaldia. Zinemaldi gaztea zerrendako lehenengoekin alderatzen baditugu, baina ekonomiak eta ekoizpenak ekialdera jotzen dute. Zinemaldi hau 1993an sortu zen.
Iaz honako epaimahai honekin:
Jury President: Barry Levinson (USA) Jury members: Christopher Hampton (UK) Yoichi Sai (Japan) Tran Anh Hung (France) Paz Vega (Spain) Wang Quan An (China) Zhang Jin Chu (China) irabazle gertatu ziren:
Best Feature Film: Hayde Bre, by Orhan Oguz (Turkey); Jury Grand Prix: Mr. Tree, by Han Jie (China); Best Director: Han Jie, Mr. Tree (China)
Eta saria "kaliza" da.
12- Tokioko IFF/FIC (Japón)
Urrian ongio etorria emango diogu Tokioko hogeita bosgarren (25) zinemaldiari. Goa edo Shanghai bezala ezezagun gertatzen dira, nahiz eta lehiaketara doazen filmak ere hurbileko zinemaldietan egon. 1985ean sortu zen.
Iaz honako hauei eman zien saria: Untouchable Director: Eric Toledano / Olivier Nakache; Special Jury Prize The Woodsman and the Rain Director: Shuichi Okita; Best Director Rubenhogeita b Östlund "Play"
Horren sariak "sukura" izena du.
13- Montreal Mundo zinemaldia. (Canadá)
Ozeano Barea zeharkatu dugu, eta dagoeneko Ameriketako kontinentean gaude, herrialde eta izen bereko zinemaldiarekin topo egiteko. Harrigarria da Ipar Amerikatik, maila hori daukan Kanadako herria izatea.
Denborari dagokionez, hurbil, abuztuan zinemaldi horren 36. emanaldia izango da. Bertan bilduko dira 75 herrialde baino gehiagoko filmak bilduko dira "diversité culturelle, le cinéma d'auteur, le cinéma d'innovation et le talent" lelopean. Helburu asko, beraz, dibertsitatea, “egilea”, “berrikuntza” eta “talentua”. Eta hemen “bertoko” zinemaldia delakoan, zeren eta oso gutxitan hartzen baitu lehenengo planoa zinemaldi honek, agian “Biennale”-ren distiragatik zeinek hartuko duen lehenengo orrialdea. Kanadako ikasleen zinemaldiaren hasieraren ostetik (1970), 1977an sortu zen munduko zinemaldi hau.
Iaz epaimahai hau Président : VICENTE ARANDA, réalisateur (Espagne), KATHARINA MARIE SCHUBERT, actrice (Allemagne), LAURENT HEYNEMANN, réalisateur (France), LI QIANKUAN, réalisateur (Chine), DINO GENTILI, scénariste et réalisateur (Italie), BERNARD SEGUIN-POIRIER, peintre-sculpteur (Canada), CARMEN GAGNON, représentante du public (Canada) otorgaron premios a: HASTA LA VISTA de Geoffrey Enthoven (Belgique)/ film, CHRONICLE OF MY MOTHER de Masato Harada (Japon)/ especial, DER BRAND (LE FEU) de Brigitte Maria Bertele (Allemagne)/ dirección.
Hala bere saria "zenith" da.
14- MDP Film Fest / FIC de Mar del Plata (Argentina)
Zinemaldiz zinemaldi egindako mundu bira hori ("A" maila) hegoalderako urrats txiki batez itxiko dugu, Argentinako lurretara helduta, dena “gehiegikeria”, edertasuna, distantzia, maitasun eta “munduaren bukaera”. Buenos Aires probintzia abegitsuan, Atlantikoko kostaldean, hiri hori kokatzen da (herrialdeko 2.a populazioari dagokionez, hiriburuaren atzean) zeinetan zinemaldia hogeita zazpigarren (27) emanaldira helduko baita datorren azaroan. 1954an sortu zen eta maila 1959an lortu zuen, baina horren jarraipena gorabeheratsua izan da, kanpoan izan zen 26 (1970-1995).
Baliteke zinemaldi horrek publizitate oihartzun handiagoa izatea, gaztelania hizkuntza eta “aberri-ama” dela eta. Horren ondorioz, komunikabideek tartetxo bat eskainiko diote, baina ezer gutxi.
Bertako saria, “astor” deritzon irudi atsegina, agian bertakoa den Astor Piazzola musikariaren omenez.
Amaiera gisa, bakarrik adierazi, lehenengo kategoriaren barruan ere, beti ikustera heltzen ez garen “haratago” bat dagoela, eta hedabideek eta distribuzioak entzuleriaren laban zorrotzean oinarrituta, beste talentu batzuk ikusteko aukera kentzen digute. Nahiz eta horretan ezin garen urrunegi joan, batzuetan sarituak ere ez dira pantailetara heltzen Donostiako Zinemaldian.
"A" zinemaldiak oso ondo mailakatuta daude eta egutegiko hilabete guztietan dago halakoren bat; gainera, adin guztietakoak ere baditugu.
Sortze-(2012 honetako emanaldia) eta ospatze-dataren arabera laburbilduta:
1932 Venecia (69.a) abuztua-iraila
1935 (à1959) Moscú (34.a) ekaina-uztaila
1946 Cannes (65.a) maiatza
1946 Karlovy Vary (47.a) uztaila
1946 Locarno (65.a) abuztua
1951 Berlín (62.a) otsaila
1952 Goa (43.a) azaroa-abendua
1953 Donostia (60ª) iraila
1954 Mar del Plata (27.a) azaroa
1976 El Cairo (35.a) azaroa-abendua
1977 Montreal (36.a) abuztua
1985 Tokio (25.a) urria
1985 Varsovia (28.a) urria
1993 Shanghai (15.a) ekaina
txarli otaola