ZINEMALDIA 71
Jaione Camborda donostiarrak (Galizian bizi da) zuzendutako O corno film luzeak irabazi du Donostiako Zinemaldiaren 71. edizioko Urrezko Maskorra. Horrenbestez, garaikur hori eskuratu duen lehen espainiar zuzendaria da, eta hizkuntza koofizial batean, galizieraz, egindako lehen filma, lehiaketako sari nagusia irabazi duena.
Gainera, epaimahai ofizialak Tzu-Hui Peng eta Ping-Wen Wang zuzendariei Zilarrezko Maskorra ematea erabaki du, Un viaje en primavera taiwandarrarengatik. Gidoi onenaren saria, berriz, María Alchék eta Benjamín Naishtat-ek irabazi dute, biek zuzendutako Puan filmarengatik.
Antzezpen protagonista onenaren Zilarrezko Maskorra Marcelo Subiottok eta Tatsuya Fujik eskuratu dute ex aequo, Alché eta Naishtaten Puan eta Kei Chika-uraren Great Absence filmetan egindako lanagatik. Antzeztaldeko interpretazio onenaren Zilarrezko Maskorra, berriz, Hovik Keuchkerian aktorearentzat da, Isabel Coixeten Un amor filmean egindako lanagatik.
Isabella Eklöfek zuzenduta, Nadim Carlsenen argazki onenaren saria eta Epaimahaiaren Sari Berezia irabazi ditu Kalakfilmak.
Laugarren urtez jarraian, emakume batek irabazi du Urrezko Maskorra, eta sari horiek banatu dituen epaimahai ofizialaren buru Claire Denis zinemagilea izan da, Fan Bingbing aktoreak, Cristina Gallego ekoizleak, Brigitte Lacombe argazkilariak, Robert Lantos ekoizleak, Vicky Luengo aktoreak eta Christian Petzold zuzendariak osatuta. Galaren ondoren, James Marshen film berriaren mundu mailako Dance First estreinaldia egingo da. Donostian izango da, Gabriel Byrne, Sandrine Bonnaire, Aidan Guillen, Fionn O 'Shea eta Leonie Lojkinerekin batera.
Honako hauek osatzen dute lehiaketako Sail Ofiziala:
1. All Dirt Roads Taste of Salt, Raven Jackson (AEB, 97 min)
2. Chun xing / A Journey in Spring (Un viaje en primavera), Tzu-hui Peng, Ping-wen Wang (Taiwan, 90 min)
3. El sueño de la sultana / Sultana's Dream, Isabel Herguera (EH-Espainia – Alemania, 86 min)
4. Ex-Husbands, Noah Pritzker (AEB, 99 min)
5. Fingernails (Esto va a doler), Christos Nikou (AEB, 113 min)
6. Great Absence, Kei Chika-ura (Japonia, 152 min)
7. Kalak, Isabella Eklöf (Danimarka - Suedia - Norvegia - Finlandia - Groenlandia - Herbehereak, 125 min)
8. L'île rouge / Red Island (La isla roja), Robin Campillo (Frantzia – Belgika, 116 min)
9. La práctica / The Practice, Martín Rejtman (Argentina - Chile - Portugal – Alemania, 95 min)
10. Le successeur / The Successor, Xavier Legrand (Frantzia, 112 min)
11. MMXX, Cristi Puiu (Errumanía – Moldabia Errep. – Frantzia, 160 min)
12. O corno / The Rye Horn, Jaione Camborda (Gal-Espainia - Portugal – Belgika, 103 min)
13. Puan, María Alché, Benjamín Naishtat (Argentina - Italia - Alemania - Frantzia – Brasil, 111 min)
14. The Royal Hotel, Kitty Green (Australia, 90 min)
15. Un amor, Isabel Coixet (Mad-Espainia, 129 min)
16. Un silence / A Silence, Joachim Lafosse (Belgika - Frantzia – Luxemburgo, 100 min)
71. ZINEMALDIAren PALMARESA
Film luze onenaren Urrezko Maskorra: O corno, de Jaione Camborda
Epaimahaiaren Sari Berezia: Kalak, de Isabella Eklöf
Zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra: Peng Tzu-Hui y Wang Ping-Wen, por Un viaje en primavera
Antzezpen protagonista onenaren Zilarrezko Maskorra: Ex aequo para Marcelo Subioto, por Puan, y Tatsuya Fuji, por Great Absence
Antzeztaldeko interpretazio onenaren Zilarrezko Maskorra: Hovik Keuchkerian, por Un amor
Argazki onenaren Saria: Kalak
Gidoi onenaren Saria: Benjamin Naishtat y María Aiché, por Puan
Zuzendari Berrien Saria: Diwa Shah, por Bahadur the brave
Zabaltegi Tabakalera Saria: El auge del humano 3, de Eduardo Williams. Mención especial para El juicio, de Ulises de la Orden
Europatar film ikuslearen Saria: Yo, capitán, de Matteo Garrone
Film onena ikuslearen Saria: La sociedad de la nieve, de Juan Antonio Bayona
Horizontes Latinos Saria: El castillo, de Martín Benchimol
Gaztetasunen TCM Saria : La estrella azul, de Javier Macipe
WIP Latam Saria : Los domingos mueren más personas, del argentino Iair Said
EGEDA WIP Latam Saria: Los domingos mueren más personas, del argentino Iair Said
WIP Europa Saria: Mannequins, de Michael Fetter Nathansky
RTVEren Beste Begirada Saria: The Royal Hotel, de Kitty Green
Euskal Zinema Irizar Saria: El sueño de la sultana, de Isabel Herguera
Zinemaldia Feroz Saria: Un amor, de Isabel Coixet
Espainiar Kooperazio Saria: La estrella azul, de Javier Macipe
Eusko Label Saria: Latxa, de Mikel Urretabizkaia
Culinary Zinema Saria: A fuego lento, de Tran Anh Hung
Norberto Albóniga