Zinemaldia 59º
Zurriola eta Urumea artean kronika (2011)
Berriro ere, 59. Zinemaldiaren magia (Donostia) sentiaraztera eramaten gaituzte urratsek. Nerbioak, zerrendak, izenak,... pistola-tiroa Ja! Irailaren 11ko egun eguzkitsuaren 9:00ak dira (egun bitxia, ez! Prestatu, aukeratu... ordaindu egiten duzu eta atzera. 10:00ak dira eta saioren batean dagoeneko ez da agertzen erosketarako “gurditxoa”... zinemaldiaren lehia (eta nola ez, “sarearena).
Oroitzapenari begirada bat: Zinemaldian bertan Barandiaraneko eztabaidak, Printzipalera heltzen ari diren “izarrekin”, itzuli behar diren 10 filmeko bonoa... errenkan egon ordutegi eta film zehatzarekin, eta topaketa berriak Printzipalean.
Mahats-bilketaren jaiarekin batera (Oion'2011), ikusiko dugu nolako zinema-uzta dugun hasiera batean itxura ona duen aurtengo zinemaldian, saio bakoitzean, hortaz, hasi egingo gara! (asteburu bat hori baino ez duen hilkor batentzat, asteburu bat eta “sarearen” bidezko sarrerak)
Labur, ez aspertzeko eta fas-zinezaleei kontatzeko aukera eman gabe. Ikusitakoaren gaineko nire iritzia emango dut, jendearen laguntzarekin (batzuetan kritika zentzuduna erabilita), beste ikuspuntu bat. Saioka eta asteburua kronologikoki adierazita.
OFIZIAL SAILA
"No habrá paz para los malvados" Enrique Urbizu (118' - Esp.)
Arnasa hartzeko aukerariki ematen ez duen hasierarekin, horrela hasten da gidoi bikaina (Urbizu-Gaztambide) maisuki eramanda Urbizuren eskutik. Aurkezten diguten istorioa ez dauka etendurarik, izugarri azkar loturik doa dena. Nahiz eta noiz edo noiz agerikoak diren hainbat egoera agertu, bilbeak eserlekuari itsatsita izaten zaitu, hasierako ezkutuko hainbati erantzuna ematen diozun bitartean (hala ere ezkutuan dagoen zerbait irteteko eztabaidarako gertatzen da): filmaren bigarren tabernaren topaketa txiripaz al da?... hala pizten da eztabaida). Jose Coronadoren antzezpen bikaina dugu (Santos Trinidad) Helena Miquelek (aurpegi berria) lagunduta eta Juanjo Artero (telebistakoa). Nork bere ondorioa aterako du, baina ikusi beharreko zinema da à "rock and roll".
Aretoan, harridura, nahiz eta 9:00ak izan. Esandakoak ez du begirik batzen uzten. Eta amaiera irekia
"Amen" Kim Ki-duk (s/zinemaldiaren idatzia) (72' - Corea S.)
Beno, beno, hona dator zinemaldiaren polemikoetako “bat” (badakizue alde/kontra), aurreratu egiten dizuet lehenengoetako bat naizela. Egia da “sinplea” dela egotzi ahal zaiola (baliabide gutxi eta ia “ikaslearena”). Baina jakin dakigunez iraupena “egokia” dela, Ki-duken galderek eraman egin naute. Onarpenean hunkidura zama handia lortzen du …eta ondorengo banaketa (ia amaieran). Hasieratik “bilaketa” antzematen duzu eta berorren porrota etengabea. Baina miresgarria da Kim Ye-nek (protagonista bakarra) sendatzeko egindako ahalegina. Film osoa kontenplaziozkoa da eta ezer gertatuko ez balitz bezala (hasiberri bezala filmatua), baina “amets” bakoitzean irrika pizten digu... hala bada, zueure burua eramaten uzten baduzu, gustatuko zaizu, bestela gorrotatuko duzu (kritikarien artean ikusi dut 1etik –Nork zuzendua- 7ra –Fotogramak- , batez beste 3,7 lortu zuen).
Batzuetan filmak Godard-en "Je vous salu, Marie" zaila gogorarazten zidan oso polemikoa hala gaiagatik nola burutzeagartik. Hortaz, jakinaren gainean zaude, 7 edo 1ekoa izan zaitezke, ZINEMAren handitasuna eta konak ez izatearen ondorioa da à Joaten bazara goza ezazu…egin daiteke.
Eztabaida piztuta dago, hornitzeko garaia da, ah! aretoan txaloak eta txistuak ere bai.
"Bertsolari" Asier Altuna (90' - Euskadi) (Ez Lehiaketa)
Bertsolariak eta zuzendaria atean. Protagonistak eta zuzendariak laguntzen diguten ibilbide hunkigarri honetan, zer den generorik gabeko “bertsolari” ahozko tradizioa, baina beti amildegiaren ondoan. Bikain moldatuta (montatuta) “dokumental” irudiak fikzioarekin... amai gabeko intentsitatea lortuta. Agian 0 segundotik, lehenengo bertso, musika eta irudia. Hortik aurrera, behin poroak zabalik, hunkidura eta harridura elkarlotzen dira etengabean (agian baserritarra naizelako ote da, galdetzen nion neure buruari etengabe... baina bertsolariak lau “zoro”ren kontu hori bada, (nork zehazten du?) batzuk eszenarioan eta besteak besaulkietan). Asierrek irakaspen bikaina ematen digu bertsolaria zer den azalduta eta oilo azala jartzea lortzen du baita kanpotik datozen eta ezagutzen ez dutenenena (irtetean egiaztatua). Ez dakit justu eta objetiboa izango naizen, baina oso gustuko izan dut. Eta bi une nabarmendu nahi ditut, pilo bat badauka ere...: bertsolariak filmaren atzetik kameraren sarrera BECen... eta Maialen Lujanbio eszenatokira igotzen denean à Txapeldun.
Hitzik gabe.
Parkatu! Andoni (Egaña), hor al dau! Eta beste batzuk.
"Albert Nobbs" Rodrigo García (108' - UK/Irl) (ez Lehiaketa à Glenn Close *)
“Gaurko egunean” egon ostean, Rodrigo Garciaren eskutik (zein fisikoki ezin baitu ezkutatu noren semea den) XIX. mendera jotzen dugu (emigrazio eta miseria garaia, Ezagun egiten zaizue!), Glenn Close handia Maria Doyle Kennedyk lagunduta (margolaria). Biek une historiko ahantzezina osatzen dute. John Bainville irlandarraren (gidoigilea Glenn Close-rekin batera) zeinetan xehetasun guztiak zaintzen baitira. Zinematografiari dagokionez ez dauka berrikuntzarik, Rodrigok sortutako gunea ikusi baino ez duzu egiten eta gozatu egiten duzu. Ez da sentiberatasunean jausten, nahiz eta bitan “zapia” erabiltzen den (nire ondoan antzematen da) eta une magusia goian aipaturiko pertsonaiak, emakumez jantzita, (azkenean!) Irlandako hondartza batetik ibiltzen direnean (kolorea) eta korrika eta korrika egiten dute. Azken batean, istorio ona, antzezpen bikaina eta “leku” bikaina (Irlanda) à Zuzena
Igandea da, zapiak gorde egiten dira, eta euriak hartzen gaitu.
ZABALTEGI PERLAK
"Martha Marcy Mae Marlene" Sean Durkin (101' - USA)
Bada ondo, nortasun-arazoa. Arrisku handiko istorioa, sekta beldurgarrien barruan sartzen dena (kasu honetan USA) nerabezaroko azaletik. Nortasun bat sortzeko garaia da eta erauztea bilaketa baztuetara eramaten gaitu, baina beti ez du eramaten bide egokira. Ausarta M* pertsonaia hau (Elizabeth Olsen) zeinek sinetsarazten digun bere istorioa. Erauztetik abiatzen gara eta istilu aztoratzaileetara heltzen gara. Sinestezina? Osagai onak à Zuzena, ikusgarria da. Ez dago film harrandirik.
Istorioak pentsarazten dizu…
"Et maintenant on va oú? / Eta orain nora goaz?" Nadine Labaki (110' - Fr/Libano/It/Egipto)
"Itxaron duguna", bere zuzendari eta senarrarekin (Khaled Mouzanar, musikagilea eta bigarren mailako antzezlea) bertan direla. Txaloak bere hitzekin: "oraindik dirau gerrak "guerra" zergatik?, hauxe da nire alea istiluaren amaierarako". Lan zoragarria zeinetan beste lurralde batera eramanda (urrunekoa eta lehorra), Nadinek lortzen baitu umorez eta dramaz (%50ean), "nazionalizatzea" egoerarekin eta bando bateko eta besteko pertsonaien larruazalean sartzea... azken batean denok elkarren beharra dugu à Ez galdu film hau.
Txaloak, berriro ere bukatzean, oraingoan soinu-bandaren erritmo libanesean.
"Jadaeiye Nader az Simin / Nader eta Simin, banaketa bat" Asghar Farhadi (123' - Iran)
"Itxaroten genuen bat" Berlinetik igaro ondoren (Hartzaren irabazlea). Urruneko lurraldeetan jarraitzen dugu, baina kasu honetan hirikoetan zehar. Harrigarria da Farhadik daukan kontatzeko erraztasuna edozein unetan aspertu barik. (Nire buruko erreferentziak) García Berlangak eta Allenek (Woody) ibilbide liluragarri hau Irango gizartetik egin balute bezala, zeinetan etengabeko irribarreari eusten diogun, baina zeinetan goi mailako ironia baitago. Aurrekoan bezala, (Nadine-rena) abesbatzaren jarduerak baita koreografikoak ematen diote zentzua “edonongo” istorioari à hau ere ezin duzu galdu
¡Zelako zapore ona geratzen zaizun zinematik ateratzean! Zergatik ote da? Maisulana izan barik, maila handia dago.
"Silver tongues / Zilarrezko mingainak" Simon Arthur (88' - USA/UK) Zuzendari Berriak
Simon Arthur-en proposamen bikaina (gidoia ere bai), zeinetan irrigarri jartzen gaituen ongizate egoera hori, eta uneoro eta edozein tokitan aurrean dugun hauskortasuna. Estilo (edo genero) bat baliatuta, "road movie", leku eta egoera ezberdin bisitatzen joaten gara, zeinetan engainua “gakoa” baita. Era atsegin eta bitxiaz hasten da: bikotekideen elkartrukea...¿?...eta intentsitate, indarkeria eta suspentsean gora egiten du. Horrela, ikuslearekin jolasean behin eta berriro, pena bat da hirugarren atalean urrundu egin naizela, nahiz eta onartu behar dudan ausardia eta ondo egitea. Amaiera ezin konta daitekeen film horietako bat da... hondatu egiten duzu. Eramaten utzi behar da, baina ni jaitsi egin naiz, agian zuk gozatu egingo duzuà Segun eta, nahiz eta baliteke zu harrapatzea.
Itxuta eta forma onak, antzepen azpimarragarriaz.
HORIZONTES LATINOS
"Garimunho / Remolino" Helvecio Marins Jr. + Clarissa Campolina (90' - Brasil/Esp./Alemania)
Aipaturiko hasierako nerbioek eragiten dute txiripaz fikziozko dokumental honekin topo egitea; dena den, ez naiz damutzen ikusi izanaz (nire ustez, Zinemaldiaren aurkitutako bitxia). Luis Miñarroren “begiaz” gozatu dut. Egia da bestelako film baten aurrean gaudela, batzuk maitemintzen dituena eta beste batzuk izutu, “Amen” filmarekin gertatzen den bezala, ni maiteminduen artean nago. Salaketa bat da, horraino heltzen ez bada. Bizitzaren joana eta gozatzea da, El Sertao erkidegoa (Estado de Minas Gerais -Brasil-) zeharkatzen duen bizitzaren “ibaia” bezalakoa da. Gozamen poetikoa ahosabai “berezietarako”. Filosofia dentsitate handia, Basturen ahoan jarrita (81 urte) entzutea oso gustukoa da.
Emanaldiaren ondoren, asko izan ginen zinemagileekin hitz egiten geratu ginenok, zinema desberdin horrek liluratuta, zein baitaà “sentiberentzat” bakarrik, ekintza da denboraren eta bizitzaren xalotasunaren joanean.
Edo nola dagoen beste modu batzuk kontatzeko, lehengai eta irudimena dagoenean (eta diru gutxi)
Ondorioa
ZINEMAz, jendeaz eta Donostiaz gozatu dut. Nire ustez, (begirada xume eta asteburu bakarra) iazkoa baino bikainagoa, eta ez naiz sari ofizialez ari.
Eta begirada honekin, eta aurreko lau xehetasunekin, amaiera eman nahi diot testu eta zinemaldiari. Baina “ingurunean” kokatzeko, kontatuko dizuet zein iritzi eman duten kritikak, jendeak eta gazteriak.
Kritica: jasotako informazioaren arabera, "No habrá paz para los malvados" (7.8) azpimarratu zuen "Amen" (3.7) filmaren ondoan, eta, oro har, suspentso gutxi dira. Honek “Kritikaren” asebetetzea adierazten du.
Jendea: 12 film balorazen ditu 9,078 puntuazioarekin "The artist" Michel Hazanavicius (Fr) onena, jarraian "Et maintenant…" 9,046 punturekin (Europako Filmaren Saria). Guztiei nota ona ematen die (suspentso barik, gogoratzen dut biei 7 bat ematea giro bikainak eramanda -txaloak-), harrigarria da puntu gutxien daukana "The tree of life" Terrence Malick (USA) izatea 5,142 punturekin
Gazteria: 25 filmen artean 8,429 puntu ematen dizkio "Wild Bill" Dexter Fletcher (UK) filmari, "Silver tongues" filmarekin borrokan 8,415 punturekin. Bost filmek ez dute gainditzen (horien artean "Garimunho" eta beste lau behetik eta hiruk gainditutik hurbil. Hauxe da datorrena.
Joan zaitezte zinemara, grina pizten du.
txarli otaola