top of page

TAMAINAK BADU GARRANTZIRIK (ETA FAS ZINEKLUBAK BADAKI)

Beti pentsatzen dugu  “tamaina” kontu berari lotua dagoela (gizonezkoon hanka artean, batzuetan,  lotsa eta osasun handiagoz edo gutxiagoz, zintzilik dagoenari). Horren ondorioz,  solaskide ezagunen iruzkin eta pentsamenduek (zer esanik ez “hausnarketek”) dauzkaten    zakarkeriak eta huskeriak, besteak beste, gure telebistetako  arratsalde eta gaueko saioak betetzen dituzte. Ez genuke, dena den, (badakit erraza dena) amore eman beharko; eta, aitzitik, berretsi beharko genuke dagoeneko idatzita dagoena eta harira datorrena jarraian, ondorengo lerroetan  aipatuko dugunarekin. Hau da, tamainak baduela garrantzirik. Benetan. Eta  garrantzi handia, gainera.


Izan ere, zerbait burutua  dirudi, edo borondate onekoak bagara (nahiz eta ez nukeen jakingo esaten  zergatik), burutzeko dagoen egitea, krisialdia eta areto komertzialetako  pantaila handien etengabeko desagerpena, beste proiekzio sistema batzuen  onurarako; hala nola, sakelako teléfono, tablet edo ordenagailuak; zeinek dauzkaten (onar iezadazue txistetxoa), horren ordez, pantaila txikiagoak.


Aipaturiko murrizketaren ondorioak batzuk izango  lirateke, baina une hauetan, hizpidera ekarri nahi nuke, bereziki, kezkagarri iruditzen zaidan bat; gainera, uste dut hedabideetan ez dela behar beste azpimarratu.


Lehendabizi, eta zinemari buruz hitz egiten  badugu, elkar hartu beharko genuke esateko delako filmaren proiekzio-formatua film-izaerak berezko duen zerbait dela. Horrekin esan nahi dugu proiekzio-formatuak  eragiten duela, gure begien aurrean, filmak gauza bat edo beste iruditzea;  filmak aldatu egitea. Eta hau guztia  adibide baten bidez azalduko dut, uste baitut ez dela oso zaila jarraitzen.


Ordain dezagun sarrera bat eta sar gaitezen Lawrence de Arabia ikustera zinema  batera (behar den bezala, zeren eta filma burutu baitzen zinema areto batean  ikusteko). Eta jarraian, pare bat egun atseden hartuko dugu (filmak ia 4 ordu  irauten du eta), eta berriro    ikusiko dugu gure sakelako telefonoaren pantailatxoaren bidez (prestatua, noski, egoera horietarako) edo tablet baten pantailatxo handiagoan. Begi-bistakoa da filma  desberdina irudituko zaigula. Pantailaren beraren neurriak, areto iluna,  ikuslearen “bakardadea”, aktoreen ahotsek eta soinu bandaren akorde batek  etendako isiltasuna (eta ez ateko txirrinak etendakoa, esate baterako), filma ikusteari uzten diogunean, (komunera ziztu bizian joan behar dugula-eta),  filmak bere kabuz jarraitzen du, bere  bizitza izango balu bezala, eta ez da gelditzen, ez dugu eteten urruneko  agintearen  pausa  botoia sakatuta; hala,  horrek eragingo du filma beste modu batera  ikustea. Agian, eta prest egongo  nintzateke amore emateko, ez hobeto  ez   okerrago, (irakurri berri dut espainiarren  %57 ez doazela zine  areto   bakar batera urte osoan), baina bai desberdin.


Geurean jarraitzen dugu lerro hauei jarritako izenburuarekin “tamainak badu garrantzirik” eta orain dauden aldeez ari gara; hortaz,frogatu beharko dugu egon badaudela eta garrantzia dutela. Eta orain  horretaz arituko naiz. Proiekzio-formatua (handiago edo    txikiagoa) filmarena  berarena bada, izango da tamainak eragiten duelako guk, ikusleok, filma ikusten  dugun eran, edo mezua jasotzen dugun moduan; hau da, taimainak zuzenean  eragiten dio zinema hizkuntzari berari. Eta hizkuntzari  buruzko hau, ondorioz, hitz nagusiak dira. Eta orain letra etzana azalduko  dut. Baina labur-labur.


Zinema hizkuntza, nagusiki, planoz osatua dago,  hizkuntza idatzia (esate baterako) hitzek, bereziki, osatzen duten era berean. Planoa eta hitza dira arte bien unitate linguistikoak. Zein berearena. Hala, zinemagintzari buruzko edozein eskulibururi begiratzen badiogu, aipa genitzake honako plano hauek, segun eta aktoreak planoan daukan espazioa (itxienetik  zabalduenera): lehenengo-lehenengo planoa, lehendabiziko planoa, ¾ planoa, plano ertaina, plano orokor zehatza, plano orokorra eta plano orokor nagusia. Hauexek izango lirateke zinemagileak erabili behar dituen baliabideak (idazleak hitzak erabiltzen dituen bezala), egoki erabili behar dituenak, ikusleak nahi duen efektua lortze aldera.


Hala ere, proiekzio sisteman neurria murrizten  denean, ezinbestean zinema hizkuntza murrizten egongo ginateke. Eta lehendabiziko biktima (begi-bistakoa da idaztea) “orokortasunari” lotuta dauden  planoak izango lirateke. Jakina, hala plano orokor nagusia  nola   plano orokorra  eta plano orokor zehatza ez filmatzera joko dute;  zeren   eta pantaila txikian  ezin baitira atzeman eta ikusi eta,  hortaz, DVD   edo Blue-Ray-ren ikusleak,  aurreratze arina edo kendu-iezadazue-hau-gainetik-ez-dut-ezer-ikusten-eta  botoiak sakatuko dituzte.


Edo ez al ditugu askotan jasan lehenengo-lehenengo, lehendabiziko eta plano ertainen ugaritasuna eta joritasuna telefilmetan (telebistan ikusteko eginda dauden filmak, galduta dagoen batek irakurrita  ere): gehiegikeria hutsa, dena den, koherentea emanaldiaren    tamainarekin,  telebistarekin, zeren eta proportzioak alde batera utzita, telebistaren  hazbeteak (hatzetik), plano hauek ikus daitezke bertan, hartu eta eman al  dizkiote teleikusleari eduki guztiak. Eta, hala ere, plan orokor nagusia, esate  baterako, zertarako. Telebistan ez    da nabarmentzen. Aspertu, arreta galarazi, eta zapinga eragiten du    (izugarria!). Hortaz, bazter utzi beharko dugu  (vade  retro!). Eta plano orokorra erabil dezagun bakar-bakarrik behar dugun   uneetan.   Ez beste inoiz. Horrekin guztiarekin zinema hizkuntza aldatu  egiten  da.   Jakina. Baina ez bakarrik aldatu (sakonean aldaketak ez du  zertan izan    baliozko konnotaziorik) txirotu ere egiten da. Eta hau  bai negatibo eta    kezkagarria dela! Zinemari hitzak kentzen zaizkio.


Eta imajinatu ahal dugu, eta literatura  konparazioak lagunduta, eleberrigile bati bere liburu guztietan ezin badu erabili “p” edo “s-z” hasten den hitzik? Bere hizkuntza murriztu ez ezik,     txirotu ere egingo litzaioke. Ezin izango genuke inoiz irakurri “patua” edo “soro” eta zinemara itzulita, ezin izango genuke ikusi Lawrence-ren plan orokor nagusia basamortu afrikarraren muinoetan  zehar dabilela” edo “Norman Mailer  ahaztezina Ha nacido una estrella filmean (George Cuckor-en bertsioa, 1954, ahal bada), gau batean galduta,   Hollywoodeko etxearen olatuen artean” edo, zertarako  jarraitu? Perla Chávez menderakaitza  eta Gregory Peck ihartu eta  latza elkarri tiroa   botatzen eta elkar maitatzen Duelo al sol  filmaren fotograma menditsu eta lur  kolorekoetan.


Toni Garzón Abad

Image-empty-state.png
bottom of page