top of page

LOCARNO 67º

Lago  Maggioretik kronika LOCARNO 67º - 2014


Ohiko Kantauri Itsasoa (Donosti-Xixón) Europako  erdigunera Maggiore  Lakuan kokatzen gara, Locarno herri zoragarrian (Suiza),  eta Locarnoko  nazioarteko zinemaldi ‘ausartan? murgilduko gara, Veneziaren  atzetik   (71º) eta Cannes-en parean  (67º). 


Ezjakinak (*) herrian, Locarnon egondako lehenengo aldia  eta  harremanetan jartzea, hemendik hara, ‘jauregiak’ kokatzen, ordutegiak,   zerrendak, sailak, filmak eta eguzkia, eguzki handia. Azpimarratzeko  lehenengo  kontua (baita iritsi baino lehenago ere) hori eta beltz  koloreak dira, herria  eta bertan dauden lekuak ere atontzen dituztenak  (kafetegiak, liburudendak,  supermerkatuak, jatetxeak, dendak…).  Zinemaldiaren ikurra zehazten duten horia  eta beltza, lehoinabarra (it.  pardo.), bere azalaren horia era tantoen horia… Piazza  Granden ere  aulkiekin horia/beltza konbinatua erakusten dute, saiorako prest   (pantaila erraldoia eta atari zabalean).


Italiera leuna (hizkuntza) xuxurlatzen da herri osoan,  nahiz eta Suitza  izan… italiarra, herria eta gertakizuna erakargarriago egiten  dituena.  


Kursaal antzokiak (prentsa), baita Kasino ere, hartuko  gaitu gu filmak  ikusten gauden bitartean, herri bateko ezjakinak bezala,  denbora falta  dela eta, ez dugu beste zinemarik ‘probatzen’, nonahiko Piazza  Grande  izan ezik (probatzearren…)


Pardi  di Domani
“Thirst  / Sed” (USA / 2014 – 24’ DCP) Rachel McDonald       vo: ingles  sbt: fr/it


Thirst
   

24 minutu lazgarri, buru-hiltze batez abiarazten direnak.  Hiri arre  baten irudi subjektiboa, zubi bat, ibai bat eta Billy (Josh Pence   erakargarria), zeinek azkenean atzera egiten duen.  Hiria huts handi bat  bezalakoa da, eta Billyk  erabakitzen du kafe bat hartzea geratzen  zaizkion txanponekin, orduantxe  sortuko da “aukera berri bat” bezalako  zerbait: auzo bateko kopak hartzeko  taberna batean zerbitzariaren  ordezkoa izatea. Rachel McDonald zuzendariak  Billyren begirada  profitatzen du bezeroei argazki bat ateratzeko, bakarrik eta  egarri  direnak, tentu handiz pertsonaiak lotzen doa beren gainbeherarekin   (hiria bezala). Horien artean nabarmentzen da Sue (Melanie Griffith,  bikaina),  bere pertsonaiak liluratuko gaitu. Galtzaile eskola, eta ia  irteerarik gabekoa,  baina Rachel-ek zirrikitu itxaropentsua zabalduko  du. Film xumea eta sentibera,  ‘barru-barrutik’ sortzen dena.
Entremes bikaina Locarnon, hasieran, ZINEaz gozatzeko  (horrelakoxeak  dira nortasun ezaugarriak: zine independientea, aurrekontu  txikikoa eta  gizarte edukiera handikoa).


Cineasti del Presente
“Exit  / Salida” (Taiwan, Hong Kong / 2014 – 94’ DCP) Chien Hsiang vo: chino  sbt:in/fr


exit
   

Berriro ere material sentibera. Chien Hsiang-ek gu  hunkitzea  lortzen du milikerian jausi barik (malko arina). Sekuentziaren   sekuentziaz ‘errealitate’ gordina erakusten digu: krisia (aldaki  guztietan).  “Irteera” kontzeptuareki jolasean (Etxeko atea trabatu  egiten da), hiru  belaunaldi aurkezten dizkigu (amona, ama eta alaba)  eta horrekin Taiwaneko  bilakaera soziala, trabaturik alde egin beharra,  norantz…? Ling, ama,  (Chen Shiang-chyi, pertsonaia sinetsarazten   diguna eta interpretazio bikaina lortzen duena), itzulerarik gabeko  aurrera  doan gizartearen “aurkezlea” da. Hsiang zuzendariak, bere  aldetik, Koreako Hong  Sang-sook bezala, amona dagoen ospitalean istorio  paralelo bat atera du, eta  filmaz jabetu egiten da; halaxe lortzen du  gu hunkitzea. Barru-barruan Krisia-lana  mantendu egiten da, baita  amona-ama-alaba harremana, beste harreman batzuk,  tangoa (ihesbidea)  eta hiri handia.
Chien Hsiang, pertsonaiarekin grinatu egiten bada ere:  ‘zerbait  okerrago joan ahal bada, joan egingo da’, jarraitu beharreko  zuzendaria  da. Handikeriarik gabe, emozioari dagokionez, berak nahi duen lekura   eramatea lortzen du.


Piazza Grande
“Lucy” (Francia / 2014 – 89’ DCP) Luc Besson                       vo: inglés   sbt: fr/al
   Beno bada, sail honi buruzko ideia ematen digun film  komertziala,  horiexek dira Piazza Granden aurkezten diren filmak, ikusleek   bozkatzekoa, besteengandik banatzen den saila (Nazioartekoa, Gaur egungo   Zuzendariak, Etorkizuneko Zuzendariak,…) eta hedabideentzat glamourra  dena eta  beroriek erakartzen dituena. 
Ez dut askorik esango Lucy-ri buruz, dagoeneko Europa  osoan  estreinatutako filma. Sekuentziaz sekuentzia, Luc Besson-ek arnasa barik   uzten gaitu sekuentziaz sekuentzia, ekintzaz ekintza. Osagai guztiak  publiko  handiak gozatu ahal izateko, mezu “moral” eta guzti.  Bakar-bakarrik azpimarratu  Eric Serraren (Besson-en lankide  zintzoa)soinu banda limurtzaile eta bikaina.
____________________________________________________________________


* Irekitze-jardunaldia “hiriko ezjakin batzuk” filmerako,  hori dela  eta, gu beste zeregin batzuetan geratzen gara, ez zinemaren   ingurukoak, 
(Ikusteko) hurrengoa zen “Mula sa kung ano noon / Zer  izan zen  lehenago?” (Filipinas / 2014 – 338’ DCP) Lav Díaz, iraupen horrekin  eta  lehenengo eguna izanik, suntsigarria izan zitekeen. Bada, azken batean   irabazlea izan zen; horrek adierazten digu zein arriskutsua den  Zinemaldi hau,  ‘guztiarekin’ ausartzen dena, gogoratu 2013an Albert  Serrak iarabzi “Històrias  de la meva mort” filmarekin.
Horrek Fas-Locarno loturari buruz hausnartzera bultzatzen  nau, zeren  eta iragan 60.urteurrenean galdetu ziguten gure Fas oroitzapen eta   emozioei buruz, eta niri burura zetorkidan BizBAK-Paranifoarekin  (Gabriel  Villota) batera egindako Filipinetako zikloa. Horretan  Filipinetako zinema  ezezagunari buruzko errepasoa egin genuen (antzina  gure gaur egungo ZINEBIren  jatorrizkoa) nire ustez, zineklubaren  nortasunari buruzko ‘ariketa  gogoangarria’ izan zen, bilatu eta bilatu,  aurkitzeko.  
 ________________________________________________________________


Concurso Internazionale

“La princesa de Francia” (Argentina / 2014 – 70’  DCP) Matías Piñeiro                     vo:  español  sbt: in/fr
   Bigarren jardunaldia (* C.I-ren lehenengo ikustaldia),  eta  Argentinako zinemarekin topatzea. Film bitxia, ikusteko ezer berezirik  izan  gabe Santiago Mitre-ren ‘El estudiante/ikaslea’ gogorarazi zidan,  pertsonaien  nahastea dela eta. Matías Piñeirok amarauna egiten du  antzespen bat eta batera  irratirakoa burutzzen ari diren aktore-ikaste  talde batekinr. Hala bada, grinak  antzespenean eta errealitatean doaz,  pertsonaiak sartu eta irteten dira  naturaltasun handiz (baita  konfunditzeraino ere). Testua ederki josia dago, eta  irakurketa bat  baino gehiago dauka, irudi zehatzekin burutzen dena vaina tonu  ‘gris’  batez. Maitasuna batetik bestera igarotzen dira, susmoak, engainuak eta   zalantzak ere trukatu egiten dira. Azken batean, zinema nahiko  bestelakoa da  (eta zorrotza), adi mantentzen zaituena cehetasunik ez  galtzeko. Era berean  gerta liteke… alderantzizkoa, ez harrapatzea.  ZINEaren magia, deritzona.  Liluratu barik, ikustekoa da eta atsegina.


Signs of life
“Fils de… / Hijos de…” (Francia / 2014 – 70’ DCP) HPG
   *Hau ekoizpen berezi eta esoerimentalen saila da.
Ezer gutxi esateko dokumental honi buruz, zine pormoa  burutzeko azpiko  munduaren eta familia uztartzearen artekoan mugitzen dena.  Zuzendariak  berak HPG (halaxe da bere izena) kamera eskuan egiten du filma, une   askotan bere burua ere filmatzen duena. Emaitza oso bestelakoa da,  axolagabe  uzten zaituena baita denbora galdu duzulako sentsazioarekin  ere.


Cineasti del Presente

“Songs from the North / Canciones del Norte” (USA,  Corea Sur, Portugal / 2014 – 72’ DCP) Soon-mi Yoo
 vo:  coreano/ingles  sbt: in/fr
 Soon-mi Yoo zuznedariak, Ipar Koreari buruzko dokumental  bat  aurkezten digu, iragan hurbiletik eta Hegoaldetik ikusita. Nabaria da   Iparra eta Hegoa loturik ikusteko gogoa, baina ez da une hori ikusten.  Historia  hurbila aztertzen duen film xumea, Kim Il Sung heroitik (l  Japongo askatasuna,  II Mundu Gerraren amaiera, 1945eko abuztua eta  onodrengo ipar-hego banaketa),  1948tik 1994ra bitarteko agintaria.  ondorengo oinordekoetara (Kim Jong-il eta  egun Kim Jong-un), Ipar Korea  ‘infinitoraino’ daramatenak.
Artxibo irudi batzuek kalitate eta soinua apur bat  hondatuta daude,  baina mantendu egin dira balio historikoa dela eta. Halaber,  oso   bitxia da ezkutuko grabazioa  filmaren zenbait ataletan.
Film honek Opera  prima onena saria jaso zuen. Ez daukat konparatzeko  erreferentziarik.


Concurso Internazionale
“Ventos de Agosto” (Brasil / 2014 – 77’ DCP) Gabriel  Mascaro                     vo: portugués  sbt: in/fr
ventos_de_agosto ventos_de_agosto
   Brasilgo ekoizpen arina, nekazaritza mundua aurkezten  diguna,  presarik gabekoa baina mugitu egiten dena. Gabrielek aktore profesional   gutxi erabiltzen ditu, aktore nagusia Dandara de Morais , eta gutxi  batzuk  gehiago; gainontzekoak paradisu lasai horretako biztanleak dira.  Ingurune  horretan irribarre eragingo digun elementu bat sartzen du  filmean zehar: gorpu  bat aurkitu dute itsasoan  (koral gune  batean)  eta horri buruzko bilakaera.
Mascaroren aurreko lanak dokumentalak dira eta oraingo  honetan  nabaritzen da, badaki kamera kokatzen eta irudia adierazten. Egia da   handinahirik eta preziosismorik gabe   ikusleari zuzen iristen zaiola,  agian harriturik (hiritik kanpo ere  badago bizia)


Epaimahaiaren Aipamen  Berezia izatea ere lortu zuen.

Historie(s) du cinéma. Pardo alla carrera: Víctor  Erice
“El espíritu de la  colmena/Erlauntzeko Ispiritua” (España / 1973 – 97’ 35mm) Vítor Erice    vo: español  sbt: in
Ericeri egindako atzerabegira aprobetxatuz, ihesaldi bat  egin nuen,  denboraren joana aztertzeko eta beste ingurune batean ikusteko.   Gainera, Rutger Hauer (Pardi di Domani epaimahaiko presidentea, zeinetan  Lois  Patiño ere badagoen ) aktorearekin egin nuen topo.
Esaperientzia zoragarria. Nahiz eta 35 mm-koaren  kalitatea nahiko  honfatuta egon, 41 urte geroago, ospeari eusten dio. Ezin dugu  ahaztu  Franco bizi zela eta Ericek Espainia sakonean kokatzen gaituela.
Beti ZINEA maitatzen.


Concurso Internazionale
“Fidelio, l’odyssée d’Alice” (Francia / 2014 – 95’  DCP) Lucie Borleteau
 vo: francés,  rumano, inglés, tagalo –filipino-, noruego   sbt: in/fr
 Lucie  Borleteau frantziarraren ekoizpen interesgarria, nahiz eta  uneka uneka  protagonista bezala, filma galdurik dago. Gorabehera batzuk  ditu, vaina  istorioak maila ona dauka. Film ibiltaria, Fidelio  kargauntzian dokumental  gisa. Horretan Lucie Borleteau-k orekari eusten  saiatzen da lehor eta itsas  zabalaren artean. Adiskidetasun eta  maitasuna tartekatzen dira filmean zehar  Ariane Labed-n lana(Alicia)  bikaina da, eta horregatik, Aktore Onenaren Pardoa lortu zuen (kasualitatez  Ariane beste film baten aurkezpenean zegoen  Jasmila Zbanic-en “Love island”  Piazza  Granden).  Hala bada, Alicia da ‘pertsonaia’ eta dena egongo da horren  inguruan,  bere familia, senargaia, bere zalantzak, lankideak, maitaleak,  nahiak,  malkoak…
Esan genezake  itsas ‘road movie’ dela…gustura ikusten dena.


Concurso Internazionale
“L’abri / El refugio” (Suiza / 2014 – 101’ DCP) Fernand  Melgar
 vo: francés,  español, ingles, wolof –senegalés-, rumano   sbt: in/fr/it


L’abri
 

Emigrazioari  buruzko dokumentala da, lehenengo mundua eta …  gainontzekoaren arteko egoeraren  salaketa. Fernand Melgar-ek egoerari  buruzko kontzientziatze lana egiten du:  denok dugu lekua. Baina legeak  eta herrialdeak kontrakoa frogatzen saiazten  dira.
Txaloak  proiekzioaren atzetik (hedabideena) lehenengo aldiz, eta horrek  zapore  gazi-gozoa uzten dit… Zer egingo dugu ateratakoan? Era berean,  ez dakigu gure  esku dagoen ‘aldatzea’ (bakoitzak ahal duena egiten  dugu), horregatik,  hipokrita samar suertatzen da, areto batean  jesarrita, euren etorkizunaren bila  doan jendea izorratuta ikusten,  salatzeko filma herrialde horretan bertan egina  (Suitza), zeinetan  legeak (eta hautesleak) zorrotzagoak diren. Beno,  kontzientzia-zinema  egon badago.
Hala ere,  filmean aterpeari, bunker esaten zaio….eta ‘bunker’ bat da ‘herrialde neutral  batean’. Hitz batez…


Concurso Internazionale
“Dos disparos” (Argentina, Chile, Alemania, Holanda  / 2014 – 104’ DCP) Martin Rejtman
 vo:  español  sbt: in/fr


Dos_disparos_Rejtman_1.jpg
 

Errealizazio  bikaina, eta batez ere, bere gidoia, agian izan daiteke  nik film osoamn zehar  antzematen dudan ‘Buñuel’ ukitu surrealista.  Pelikula osoa itxurazko  errealitate batean gertatzen da (eta agian  hurbila), vaina ‘ukitu berezi’  horrekin, apika, absurdoa. Hasiera ere  bada liluragarria, Mariano gazteak  pistola bat aurkitu du ganbaran,  bere logelara joan bitartean, eta  probatzearren, ‘bi tiro’ botatzen  dizkio bere buruari (pantaila beltzean), geroago  Mariano kontsultan  agertu da (ez ospitalean) eta medikuak esaten dio bala bat  daukala  barruan... eta hortik aurrera, kontakizun harrigarria: hara eta hona   doazen pertsonaiak, ibiltzen direnak, bilatzen dutenak, egon baino  egiten ez  duten pertsonaiak. 
Froga gisa,  eredu bat: senar-emazteak, neskak beti aurkezten du senargaia esanez:
-“Hona hemen  nire mutila, harremana uztekotan gaude”
-“Zenbat  denbora?
-“…bi urte”.
Barruko zama  handia daukan filma, biziki gozatzen dena. Irribarrea, barrea eta hausnarketa….  Nork gehiago eman?


Txarli Otaola

Image-empty-state.png
bottom of page