top of page

Joe Hill

Aurreko mendearen lehenengo bi hamarkadetan, Estatu  Batuetan,  lantegietako lan baldintzak izugarriak ziren: toki kaltegarriak, 12   orduko lanaldiak, suteak, eta etengabeko istripuak (1914an 35.000  langile hil  ziren lan istripuetan eta 700.000 zaurituak gertatu ziren),  eta abar. Egoera  honekin, sindikatuen parte hartzea izugarri igo zen.  Baina %80 AFL-ren  (Ameriketako Lan Federazioa) barruan zegoen.  Sindikatu hauetan ia guztiak  gizonezkoak, zuriak eta langile  kualifikatuak ziren. 1910ean emakumezkoak esku  lan guztiaren  bosten  bat baziren ere,  ehun emakumetik bat baino ez zegoen sindikatuen  barruan. Halaber urte horretan  langile beltzak AFL-tik kanpo zeuden eta  zuriek irabazten zuten herena  irabazten zuten. AFL-n lan egiten  zutenek soldata onak zeuzkaten, nagusiekin  zeuden harremanetan eta goi  mailako gizartean zeuzkaten harremanak.


Egoera honen aurrean, langileek erabateko aldaketa behar  zuten.  Konturatu zirenean miseriaren erroak sistema kapitalistaren barruan   zeudela, lanean hasi ziren sindikatu mota baten alde. 1905eko ekainaren  goiz  batean Chicagoko lokal batean AEB osoaren berrehun sozialista,  anarkista eta  sindikatu ordezkari bildu ziren. IWW  –Industrial Workers of de World– sindikatua osatu zutenWobblies,   hala deituta, edozein arlotako langileak antolatzea zuten helburu,  baztertu  barik sexu, arraza edo trebetasunengatik. Garai honetan   anarko-sindicalisten ideiak Espainian,  Italian eta Frantzian ari ziren  gogor garatzen. Ideia horien arabera, langileek  ez zuten lortuko  boterea edota tresneria borroka armatuaren bidez, baizik eta  greba  orokorraren bidez sistema geldiaraziz; eta behin boterea hartuta, denen   onerako erabiliko zuten. Izugarrizko ideia boteretsua zen.


Sortu eta hamar urtera, urte zoragarriak izan baziren ere,  IWW  sindikatuak ez zuen bost mila edo hamar mila afiliatu batera; jendea  sartu  eta irten egiten zen, eta sindikatu horretatik hamar mila kide  pasatu ziren.  Baina bere energia, iraunkortasun eta milaka pertsona  leku eta une jakin batean  mugitzeko trebetasunak herrialdean  izugarrizko eragina edukiarazi zien,  afiliatu kopuru baino harago  zihoana. Leku guztietara bidaiatzen zuten, euren  mezua eta izpiritua  antolatu, idatzi, hitz egin, abestu eta zabaldu egiten  zuten.

Joe Hill IWW-ren antolatzaile bat  izan zen.  Dozenaka abesti idatzi zituen. Abestiak eztenkariak, eta  dibertigarriak  ziren, klase kontzientziaz eta estimulagarriak. Klasiko bihurtu  zen,  hala bere garaian, nola geroagokoan. Suetzian jaio zen, 1879an, eta  Estatu  Batuetara joan zen 1902an, erabiltzen zuen musika formula zen  eduki  aldarrikatzailea zuten ahapaldiak sartzea, eta herri kantei  itsatsiak; hala  ereserki borrokalariak, erraz ikas zitezkeenak eta  langileek mobilizazio eta  grebetan kantatuak. Aktibismo politikoaren  ondorioz, Californiako enpresariek  ez zuten kontratatzen. Gero lan  ezegonkortasuna dela eta, Utah-era joan zen lan  bila. 1914an  Salt Lake  City-n hilketa  bat egitea leporatu zioten, polizia eta epaileen  muntaia baten ondorioz,  heriotzera kondenatu zuten, eta 1915eko azaroan  hil zuten, nahiz eta mobilizazioak,  aurrekaririk gabeak,  egon ziren.

Beste abeslari batek kantatu zion moduan: Abeslari bat hil dezakegu, baina inork  ezin ditu hil abestiak.


1970ean, Bo Widerberg  Suitzako zuzendariak gizon honen bizitzari  buruzko film bat egin zuen,  Joe Hill izenburupean,  1971n estreinatu  zena. Tony Berggren-en antzezpena, Joe-ren paperean,  filmaren lehenengo zatiko  umoretik bigarren zatiko amorru eta  gaitzidura pasatzea, bikaina da.  Wideberg-en muntaiak iragaite hau  egiten du trikimailurik gabe: beraren filma  balada baten antzera osatua  dago. Film honek dukan ezarritako ordena social eta  politikoaren  kontrako gaitzidura maila, bertute mobilizatzaileak, edertasun  formal  nabarmenagoa, neurritsuagoa denean eta argazkigintzari dagokionez,   adeitasun gabekoa, eredu onenetakoa bihurtzen dute, zinema lan herrikoi   handitzat hartzen direnen artean. 
 Filmaren iraupena  1ordu eta 50 minutukoa  da, film hau ikustean  emandako denbora ezin   profitatuagoa da. Zailena da kopia bat  aurkitzea.


Osasuna.

Le métèque

Image-empty-state.png
bottom of page