Joe Hill
Aurreko mendearen lehenengo bi hamarkadetan, Estatu Batuetan, lantegietako lan baldintzak izugarriak ziren: toki kaltegarriak, 12 orduko lanaldiak, suteak, eta etengabeko istripuak (1914an 35.000 langile hil ziren lan istripuetan eta 700.000 zaurituak gertatu ziren), eta abar. Egoera honekin, sindikatuen parte hartzea izugarri igo zen. Baina %80 AFL-ren (Ameriketako Lan Federazioa) barruan zegoen. Sindikatu hauetan ia guztiak gizonezkoak, zuriak eta langile kualifikatuak ziren. 1910ean emakumezkoak esku lan guztiaren bosten bat baziren ere, ehun emakumetik bat baino ez zegoen sindikatuen barruan. Halaber urte horretan langile beltzak AFL-tik kanpo zeuden eta zuriek irabazten zuten herena irabazten zuten. AFL-n lan egiten zutenek soldata onak zeuzkaten, nagusiekin zeuden harremanetan eta goi mailako gizartean zeuzkaten harremanak.
Egoera honen aurrean, langileek erabateko aldaketa behar zuten. Konturatu zirenean miseriaren erroak sistema kapitalistaren barruan zeudela, lanean hasi ziren sindikatu mota baten alde. 1905eko ekainaren goiz batean Chicagoko lokal batean AEB osoaren berrehun sozialista, anarkista eta sindikatu ordezkari bildu ziren. IWW –Industrial Workers of de World– sindikatua osatu zuten. Wobblies, hala deituta, edozein arlotako langileak antolatzea zuten helburu, baztertu barik sexu, arraza edo trebetasunengatik. Garai honetan anarko-sindicalisten ideiak Espainian, Italian eta Frantzian ari ziren gogor garatzen. Ideia horien arabera, langileek ez zuten lortuko boterea edota tresneria borroka armatuaren bidez, baizik eta greba orokorraren bidez sistema geldiaraziz; eta behin boterea hartuta, denen onerako erabiliko zuten. Izugarrizko ideia boteretsua zen.
Sortu eta hamar urtera, urte zoragarriak izan baziren ere, IWW sindikatuak ez zuen bost mila edo hamar mila afiliatu batera; jendea sartu eta irten egiten zen, eta sindikatu horretatik hamar mila kide pasatu ziren. Baina bere energia, iraunkortasun eta milaka pertsona leku eta une jakin batean mugitzeko trebetasunak herrialdean izugarrizko eragina edukiarazi zien, afiliatu kopuru baino harago zihoana. Leku guztietara bidaiatzen zuten, euren mezua eta izpiritua antolatu, idatzi, hitz egin, abestu eta zabaldu egiten zuten.
Joe Hill IWW-ren antolatzaile bat izan zen. Dozenaka abesti idatzi zituen. Abestiak eztenkariak, eta dibertigarriak ziren, klase kontzientziaz eta estimulagarriak. Klasiko bihurtu zen, hala bere garaian, nola geroagokoan. Suetzian jaio zen, 1879an, eta Estatu Batuetara joan zen 1902an, erabiltzen zuen musika formula zen eduki aldarrikatzailea zuten ahapaldiak sartzea, eta herri kantei itsatsiak; hala ereserki borrokalariak, erraz ikas zitezkeenak eta langileek mobilizazio eta grebetan kantatuak. Aktibismo politikoaren ondorioz, Californiako enpresariek ez zuten kontratatzen. Gero lan ezegonkortasuna dela eta, Utah-era joan zen lan bila. 1914an Salt Lake City-n hilketa bat egitea leporatu zioten, polizia eta epaileen muntaia baten ondorioz, heriotzera kondenatu zuten, eta 1915eko azaroan hil zuten, nahiz eta mobilizazioak, aurrekaririk gabeak, egon ziren.
Beste abeslari batek kantatu zion moduan: Abeslari bat hil dezakegu, baina inork ezin ditu hil abestiak.
1970ean, Bo Widerberg Suitzako zuzendariak gizon honen bizitzari buruzko film bat egin zuen, Joe Hill izenburupean, 1971n estreinatu zena. Tony Berggren-en antzezpena, Joe-ren paperean, filmaren lehenengo zatiko umoretik bigarren zatiko amorru eta gaitzidura pasatzea, bikaina da. Wideberg-en muntaiak iragaite hau egiten du trikimailurik gabe: beraren filma balada baten antzera osatua dago. Film honek dukan ezarritako ordena social eta politikoaren kontrako gaitzidura maila, bertute mobilizatzaileak, edertasun formal nabarmenagoa, neurritsuagoa denean eta argazkigintzari dagokionez, adeitasun gabekoa, eredu onenetakoa bihurtzen dute, zinema lan herrikoi handitzat hartzen direnen artean.
Filmaren iraupena 1ordu eta 50 minutukoa da, film hau ikustean emandako denbora ezin profitatuagoa da. Zailena da kopia bat aurkitzea.
Osasuna.
Le métèque