top of page

Filipinetako zinemaren harira: Lino Brocka...

Ikusi irudia tamaina osoan. Lino Brocka (Catalino Ortiz Brocka) 1939-1991
Filipinetako zikloa (“ezezagun hori)  aprobetxatuta,Brockaren  historiari buruzko zerbait aipatuko dugu, baina  lehenago “Filipinetako  Irla” ezezagunei buruzko xehetasun batzuk emango ditugu.   .

  • Filipinetako Errepublika, 7.107 irlak  osatzen dute, hiru  arlotan banatutas: Luzón (Manila) iparraldean, Bisayas  (Cebu)  erdigunean eta Mindanao (Davao) hegoaldean.

  • Biztanleria 94 milioi ingurukoa da   (munduko 12.a), gehi 11 milioi etorkin.

  • Bertako hizkuntza garrantzitsuenak:  Tagalo, Filipino ere  izenekoa (22 M*), Cebuano (20 M*), Ilocano, Hiligainón,  Pampango. Beste  167 hizkuntzaz gain. Ofiziala: Tagalo eta Ingelesa.

  • Erlijioan  %90 kristauak dira (%80 katolikoak, %10 beste),  musulmanak populazioaren %5-10 bitartekoak dira.

  • “Magallanesek aurkitu zuen Espainiako  erresumarako 1521ean, kolonizazioa, ordea, 1565ean hasi zen.

  • Filipinas izena Espainiako Felipe  II.ari zor zaio.

  • 1896-1898 Espainiako koroaren  aurkako Filipinetako iraultzaren urteak dira, eta Lehenengo Errepublika sortu  zen.

  • 1899-1913, Amerika eta Filipinasen  arteko gerra garaia da,  horrek bigarren kolkonizazioa ekarri zuen berekin,  Estatu Batuetakoa,  hain zuzen ere.

  • En 1935, se convierte en Estado  Libre Asociado, llegando a la independencia en 1946.

  • Bitxikeria gisa, mundu gerra  gorrian,  Japon irletan  sartzearekin  batera, Japoni gerra deklarazteko zorian egon zen Franco,  irletan espainolen  interesak suntsitzen zituela eta.

  • 1965ean  Ferdinand Marcos presidentziara heldu zen,  geroago  diktadura bihurtuko zena. Berriro ere demokraziara itzuli ziren Corazon   Aquinoren eskutik 1986an.

Bitxia da XX. mendearen bukaera aldean  Filipinetako zinemagintza  hirugarren postuan egotea, Ameriketako Estatu Batuen  eta Indiaren  atzean. Eta hainbesteko ekoizpen komertzialaren artetik Lino  Brocka  pertsonaia agertu zen. Berak eragina izango du hala aldekoa nola   aurkakoa ziklo honetako  zinemagileengan:  Brillante Mendoza (51), alde errealistan, baina garaiko erritmoan, eta  Raya Martín (28), Brockaren  aurkako zinema  lirismo jostalariarekin.

Lino Brocka arrantzale eta maistra  baten semea izan zen. Horrek  mormoi erlijioa sartu zion buruan. Baldintza hauek  direla eta, landa  giro txiroan bizi izan zen.  


Azken Egunetako Santuen Jesukristoren  Elizaren Katolikoa izan zen.
Misiolari gisa, Molokai Uhartean  (Hawai) izan zen legenardun kolonia batean. 

San Franciscon (AEB), “etxerik gabeko”  lagunekin egin zuen lan.
1961ean, Manilara itzuli zen eta  misiolari bataiatu zuten. 


Manilara itzuli zenean antzerkira eta  telebistarako zaletasuna  erakutsi zuen, aktore eta zuzendari izanik, eta  PETAren (Antzerki-  Heziketarako Filipinetako Elkartea) zuzendari izatera heldu  zen.

Lino Brocka hain da ez-ohikoa ezen,  bere bizitza zinemara  eramango balute, arbuiatuta izango bailitzateke  “sinestezina”  izateagatik.

  • Brockak, film bat idazti eta zuzendu ahal du hiru astean; eta, gainera,  AEBetatik ekarritako zinema baino errentagarriagoa izanik.

  • Bere bizitzan zehar, 70 film baino  gehiago egin izan du. Urte berean 5 edo 6 egitera iritsi da.

  • Bere zinemaren ezaugarriak: Politikoa,  soziala, zentsuraren  aurkakoa, giza eskubideen aldekoa, GLTB (gay, lesbiko,  transexual y  bisexuala), gordintasunak eta errealismoak bere baloreak zehazten   dituzte. Askatasun sortzailearen defendatzaile sutsua. Filipinetako Uhin   Berrian sartu zen, berorren asmoa da Filipinetako zinemaren modu eta  erak  iraultzea.

  • 1970: “Wanted: perfect mother /  “Ama bikainaren bila”,  bere lehen filma da,  que gana Manilako Zinemaldiaren Saria lortu  zuen  eta oso arrakastatsua da bildutako diruagatik.

  • 1972 eta 1974 urteen artean, bere  herrialdean garatzen den zinemari buruzko hausnarketa egiteko tartea hartu  zuen.

  • 1970 urteen erdialdera Zinemanila  (Ekoizetxea), zeinek  hasieran izugarrizko arrakasta lortu baitzuen, baina  1977an porrot egin  zuen.

  • Cannes: 1976 “Insiang”, Filipinetako  lehenengo filma zinemaldian, 1979 “Jaguar” eta 1980 “Bona” (kritika  star-systemari)

  • FAMAS: Filipinetako akademiaren  sariak, normalean Brocka-ren esku.

  • “Kontroversial” (1980), kritika egiten dio pornografiari; zein, bitxia bada ere,  “pornografika” izatera heltzen den.

  • Zinemaldia  bisitatu zuen 1982an  “Cain at Abel”filmarekin  sail ofizialean.

  • Artista Libreen Mugimenduaren  Ekintzailea da, 1983an CAP/ FAZ  (Filipinetako Artisten Zentroa) sortu zuen, eta  Benigno Aquinoren  hilketetan protesten buru ibili zen.

  • 1984: “Bayan ko: kapit sa  patalim / Nire herrialdea: Labanaren ahoari eutsi”.  Marcosek  debekatua izan zen; film horrekin Cannesera itzuli zen eta  urte horretako  Urrezko Palma irabazi zuen, beste sari batzuen artean  bat aipatzearren.

  • Marcosen diktaduraren bukaeran,  bere filmek herrialderako kontrabando gisa funtzionatzen dute, debekatuta  zeudela eta.

  • 1986: Corazón Aquinok eskatu zion  konstituzio berria burutzen  esku hartu zezala.  Hala eta guztiz ere, Presidentaren politikekin  ez  zen bat etorri azkenean.

  • 1987: Christian  Blackwood-ek (alemaniarra), dokumental bat egin zuen “Signed: Lino  Brocka / Sinatua: L. B.”, 1988an Berlinen “bakearen aldeko saria” irabazi  zuena.

  • Giza eskubideen alde: “Miguelito, Ang batang rebelde / Miguelito,  gazte bihurria” (1986), “Orapronobis / L’insoumis” (1989) Cannesera ere  joan zena, “Gumapang ka sa lusak / Kontu  zikinak”(1990)

  • 1997: Zinema Arteen Sari Nazionala jaso zuen  hil ondoren.

txarli otaola (2012ko apirila)

Image-empty-state.png
bottom of page