top of page

FAUSTORI BURUZ

Neuri egokitu zitzaidan, filmaren emanaldiaren  ondoren, 2011n Alexandr Sokurov zuzendari errusiarrak zuzendu zuen Fausto filmari buruz. Zortea izan nuen,  oraindik ere iruditzen zait ikusi  ahal izan dudan azken film handia, eta bizi  dugun egoera ikusita,  susmatzen dut denbora luzean ikusi ahal izango dudan  azkena izango  dela. Filma erabatekoa da, handia, handizalea, adimen eta   sentiberatasun miraría. Agian batzuek “baina-ren” bat aurkituko liokete;  hala  ere, “baina” horiek guztiak izango ahal dira Sokurov-en Fausto hori  ikusi bitartean aurkitu ahal ditugunak bezalakoak. Are  gehiago.  Ausartuko nintzateke esatera, “baina” horiek deprimitu beharrean,   filmaren balioa areagotu ere egiten dutela. Gizatiarragoa ere iruditu  egiten dute  azken batean. Eta Sokurov, gutako bat bihurtzen dute. Ez da  ilargi inguru  mugetako zinema eskolaren batean lizentziatutako  extra-lurtiar bat.


Dena den, gehiago ere egongo litzateke.  Hirurogei urteko zineklub  honek itsumustuan  ikasi duen ikasgai bat eta horretan egiten du lan  arreta handiz. Esate  baterako, ondo hausnartu eta taxututako  programazioan. Hala, Goethhe-ren  antzerki olerkian, sentitu eta  irakurri ahal dugu bukaeraraino, damututa dagoen  Fausto, zeinek deabru  mefistofélico bati eman dion arima betiereko  gaztetasunaren truke;  ezinezkoa izateaz gain, betikotasunean estatikoa  suertatzen dena,  ustela, putzu batean dagoen ur geldia bezala, azkenean pozitu  egiten  dena. Fausto damutu egiten da bere  egunak, segun eta zer egun diren bizi ez izanaz,  eta gu guztioi bizia  desirarazi beharko lizkigukete urteetan zehar.  


Zeren eta bizitza etengabeko  hurrenkera baita, edo iruzurrezko bizia  da. Eta Faustok jarraitzen du, inork ez du askatasuna merezi ezta  bizia  ere, egunez egun lortzen ez badaki. Honela, eta inguratzen dituen  arriskuen  erdian, umeak, helduak, agureak zoriontsu ematen dituzte  urteak hemen, Lurrean.  Gizajoa ni, ekintza hori ikusi ezin dudan hau. Eta jarraitzen du, atsegin  egin ahal banio, igarotzen den unean bertan esango nuke: geldiarazi hegaldia, une atsegintsua! Baina ez, nire lurreko egunen  aztarna ezin da gizaldien hurrenkeran galdu.

Eta hau guztia buruz ikasi du FAS zineklubak.  Urtez urte bizi  ditu denborak. Ez du etsipenez oroitzen, baizik eta aurrera  begiratzen  du. Ez da gelditu ustezko “aro urreztatu” batean, egun bakoitza   gozatzen du, hurrenez hurren doazen egunak. Eta hala bizi ditugun  denboretara  moldatzen da. Aurten, Sokurov-en Fausto lanaz gain, Leo Carax-en Holy Motors, Tavianitarren César debe morir. Egia da batzuetan  zineklubak atzera begiratzen duela eta Ozu-ren Cuentos de Tokio filma  aurkitzen du berriro. Baina atsedenaldi bat  baino ez da eta ondoren,  berriro ere aurrera. Baliteke hori arrakastaren  sekretua izatea. Ez  “bere horretan” bizitzea. Fausto bere gaztetasunarekin  bezala. Eta  horren ordez, hankak tentsioan bizitzea. Ziztu bizian ateratzeko  prest,  pistola-tiroa entzun bezain laster (irailean). Eta, bultzadan, urrats   luze eta arinena marraztea kultura lasterketa honetako parte hartzaileen   artean. Carpe diem klasikoa ez zaigu  nahikoa gertatzen. Nahiago ditugu carpe dies. “Egunak” pluralean daudelarik.


Toni Garzón Abad - Zinema-idazle eta zuzendaria... eta Fas zineklubaren bazkidea

Image-empty-state.png
bottom of page