Eliane de Latour: ametseranzko bide luzea
O Binômio de Newton é tão belo como a Vênus de Milo. O que há é pouca gente para dar por isso” (Fernando Pessoa).
Portugaleko olerkari bikainaren hitzekin bat eginda esan genezake edertasuna era askotara aurki litekeela; gertatzen dena da ez dagoela horretaz ohartzen den askorik. Zinemaren kasuan begi-bistakoagoa da esaldi hori, zeren eta pixkanaka-pixkanaka ikusleen gustua menderatu egiten baita eta mota bereko begirada (berdina, lasaigarria, publizitatezkoa)eskaintzen zaie koloniatze eta homogeneizatzearen ondorioz, are gehiago, ohiz kanpoagoko proposamenak (hitzez hitzeko zentzuan: “arautik urrun edo kanpo”) emanaldi taldeek arbuiatuak direnean Ala zer da Dziga Vertov, Robert J. Flaherty, Johan van der Keuken, Frederick Wiseman, Béla Tarr eta Ágnes Hranitzky-ren zinema ikuspuntu ezberdinak zabaltzearren, ez da hain ederra (edo nahi badugu, bestelako edertasuna duena) hala nola, David Lean edo David Lynch-ena? Eta, nahiz eta erkatzean, kaltetuago gertatzen badira, lehenengo egileek euren ekoizpenarekin kulturari buruzko gure ezagutza handitzen laguntzen dute.
Gaur egungo zinemak arbuiatutako “begiradak” (eta publikoaren zati handi baten axolagabekeriak eta kolaborazionismoak, erantsi beharko genuke) gure pantailetatik desagertuen dagoen zinemaren sortze-begirada: begirada positibista, aldez aurretik egondako errealitatearen dokumentaziokoa, antropologiarako joera nabarmena duena eta, bere begiratzeko erarekin, laguntzen diguna ikusitakoaz hitzaldi bat. Lehendabizi, lehen aipaturiko egileen artean dagoena, antropologia zineman maisuarengan: Jean Rouch, edo orrialde hauetan azpimarratzen dugun egilearengan: Eliane de Latour.
Honako galdera honi erantzun beharko bagenio; “Zergatik merezi du Bilbon aurkeztea Eliane de Latour-en lana?”, nahikoa litzateke azpimarratzea hori bezalako proposamenik ez egotea Bilboko zinema eskaintzan azken urteotan. Balitele, agian, eredu berezi gisa izatea Jean Rouch-i buruzko ziklo berezia Fas zineklubean 2010eko martxoan (Les maîtres fous / La chasse au lion à l'arc, Jean Rouch, 1955, eta Chronique d'un été, Paris, Jean Rouch eta Edgar Morín, 1960); El ojo sobre el pozo emanaldia (Het Oog Boven de Put, Johan van der Keuken, 1968, Bidebarrieta Liburutegia, 2010eko maiatzean); Emanaldi bikoitza El cuaderno de barro eta Los pasos dobles (Isaki Lacuesta, 2011, Fas Zinekluba eta BizBAK, 2011ko martxoa) edo iaz ZINEBIn emandako batzuk munduko zine dokumentalen Panoraman (ZINEBI54, 2012ko azaroan). Eta ezer gutxi. Horregatik guztiagatik, eta gure publikoari irudien bidez gizarte-ekintzak interpretatzen laguntzen digun proposamen berria eskaintzea baino ez bada ere, merezi du gure artean izatea ez bakarrik Eliane de Latour-en lana, Frantziako zinemagilea bera ere egotea.
Eliane de Latour (1967an jaioa), Pariseko CNRS-en (Centre national de la recherche scientifique) ikerketa zuzendaria Afrika Mendebaldean antropologo hasi zen bere ibilbidea, eta horrekin batera zinemako lehen lana egin zuen: Les Temps de pouvoir à Samna, 1983an. XX. mendearen bukaerara arte, bere obrek ikuspuntu dokumentala zuten (Le Reflet de la vie, 1987-2008; Tidjane ou les voies d'Allah, 1989) nahiz eta apurka-apurka fikziozko elementuak sartzen joan zen (Contes et décomptes de la cour, 1993; Si bleu, si calme, 1998) eta azkenean fikzioa aukeratu zuen Bronx-Barbés (2000)filmetik Après l’Océan filmera ailegatu arte (2008).
Baliabide dokumentaletik fikziorako igarotze horretan Eliane de Latour-en lanak ez du bere begiradaren ezaugarriak galdu: agian baliteke, bilakaera honetan, bere begiradak hasiera batean berekin zihoan etnografia izaera galdu izana (eta hori dela eta, Jean Rouch-en ondarearekin lotzen zitzaion) txosten planteamendu batera hurbiltzeko funtsean, hurbilago dagoena, nolabait esateko, Frederick Wiseman-en oinarrietatik, sistemarekiko itxuraz soilik, bitxiak diren munduei ekinez (legez kanpoko espetxeak, ghettoak, migratzea edo ezkutuko bizitza), kamera bisturi baten antzera sartuz soziologia-gorputz horietan haietatik foucaulten analisi bat ateratzeko, menderatze egiturak eta —azpian dagoen ankerkeria—. Zeren eta, ororen gainetik, Eliane de Latour-ena eragozpen fisiko edo social baten atzean itxita daudenen klaustrofobia-munduetarako begirada ziztatzailea baita. Dela Cévennes-eko adinekoen elkartea, direla Nigeriako harenak, espetxe erakundeak, Bolikostako ghettoak, ezkutuko migratzeak, Marokon atxilotutako adingabeak edo Afrikako gudetatik lekualdatutako emagalduak, bere ikergaiak gizarte espetxealdian eta horren ondorioan oinarritzen dira: askatasunaren lorpen handiago edo txikiagoak.
Txus Retuerto
Fas zineklubaren presidenteordea