Eleberri beltzetik zinera Trostkyrengan zehar
Polizia eleberria ederki ezagutzen zuten bi lagunekin kafe bat hartzen zegoela entzun zuen lehen aldiz egile bati buruz hitz egiten: Leonardo Padura. Hain Goraipenezkoak ziren egiten zituzten iruzkinak, non jakin-mina handia sortu zitzaion eta berehala pentsatu zuen idazle horren lanen bat irakurtzea. Kubatarra izatea eta “eleberri beltza” idaztea nahiko eragingarria zen; eta gainera esaten bazioten oso gomendagarria zela, ez zegoen gehiago hitz egiteko.
(Padura, La Habanan jaioa, filologían lizentziatua hiri honetako unibertsitatean, gidoigile, kazetari eta kritikari egin du lan. Saiakerak eta ipuinak idatzi ditu, ezaguna da, batez ere, Mario Conde detektibeak egin dituen polizia eleberri saila, (bitxia bada ere, suposatzen duzuenarekin batera gertatze soila baino ez da) eta sari garrantzitsuak eman dizkiote: Café Gijón 1995, Hammett saria 1997, 1998 y 2005, eta beste batzuk ere Kuban eta Frantzian).
Aipatutako sailetik bat irakurtzen hasi zen: Pasado perfecto. 1989an girotua, Padurak Kubari buruzko ikuspegia ematen du, non herrimina lasai dabil eszena bakoitzean, oroitzapenek iraultza kubatarrari buruz hitz egiteko balio dute eta ikusteko izateko zena eta izan dena edo izaten utzi diotena Hammett, Chandler, Vázquez Montalbán bezala, diskurtso kritikoa adierazten du, errealitatea ikusten du begi adeitsurik gabe, saiatzen da bizi den gizartearen akatsak azpimarratzen, baina ez da hor geratzen: hurbiltzen dizkigu bere apustuak, bere beldurrak, bere nahiak fikzio baten bidez, susmatzen duguna “ia biografikoa”. Eleberri on bat.
Gero bere eskuetan izan zen Paisaje de otoño. Padurak berriro ere ikertzen ditu genero beltzaren baliabide kontaezinak: hala, arriskua dakarren pista, akats eta susmo, okerrez betetako ikerketa aurrera doan neurrian, egileak belaunaldi bati buruzko kronika egiten digu –berea eta Conderena -, galdetzera behartuta kezkaz, zer izan zen hainbeste ideali buruz. Eta ez da falta Habana kaotiko, bihotzeko, argitsu eta sekretuz beterikoa.
Eta, azkenean, La neblina del ayer irakurri zuen, gehien gustatu zitzaiona. Orduan, erabaki zuen geroko uztea pertsonaia hori pertsonaia gisako gainontzeko eleberriak.
Baina zoriak esku hartu nahi izan zuen. Aipaturiko lagunekiko bat ere harremanik gabe, beste lagun batek liburu bat oparitu zion eta esan zion obra horri buruz gauza harrigarriak entzun zituela, eta irakurri gabe, erabaki zuela berari oparitzea. El hombre que amaba a los perros zen, eta hau kasualitatea! Nor ote da egilea?: Leonardo Padura. Ramón Mercader del Río-ren istorioa zen, Trostky hil zuen gizona. Eleberri bikaina, sendoa, landua eta azken urteotan irakurri duen lanik onenetakoa. Utzi zion atseginak pentsarazi zion nola ote zuen tratatu argudio hori Zineak?
Gai horrekin bi film baino ez du gogoratzen. El asesinato de Trostky, Joseph Losey-rena, 1972ko filma honako aktore hauekin: Richard Burton Trostky-ren paperean , Alain Delon Ramón Mercader-en paperean, eta Romy Schneider Sylvia Ageloff zen, Mercaderren maitalea. Nahiko zorrotza, gertakarien garapenari dagokionez, baina Losey bat benetako ordu eskasetan. Ez dauka zer ikusirik film ospetsuenekin: “El sirviente”, “El mensajero”, “Monsieur Klein”,… Pena da..
Hala ere, gogoratzen duen bestea: Asaltar los cielos, dokumental egiturako filma, José Luis López Linaresek eta Javier Rioyok zuzendu zutena, askoz interesgarriagoa da. 1996. urtean egin zuten eta Charo López antzezlariak kontatua. Bi atal nagusi bereizten dira: alde batetik, Ramón Merkader komunista espainiarraren istorioa, eta, bestetik, historia, gizarte, politika testuingurua, zeinetan garatzen baita lehenengoa. Erabat gomendagarria.
Baina liburuak ere beste bitxikeria bat sorrarazi dio: Zein paper izan zuen Trostky-k 1921. ureko Kronstadten altxamenduaren errepresioan? Hona hemen mutur berria beste istorio bat ateratzeko.
Ikusnahiak Paul Avrich-en lana irakurtzen hasiko da: “Kronstadt 1921”. Editada en la colección Utopía Libertaria bilduman argitaratua eta jakin nahi luke gertakizun historiko hau Zinean erabilia izan den.
Le métèque