top of page

EKIALDE URRUNEAN zeharreko Fas-en ibilbidea (33 urte)

Park Chan-wook  hiribildura etorriko dela eta bere izenari buruzko “etengabeko zalantza” sortzen da Park ote da? ala Chan? Agian Wook?


Aitzakia arin horrek eramango gaitu fas-en ibilbidea burutzera Ekialde Urrunean zehar, zinemaren bitartez. Orienteko izenen (onomastika) igarkizuna ebatzita utziko dugu (ala ez?) Hala, lerro hauetatik aurrera “begi arrailduxeak” izango gara.  


Numerologotzat hartu ohi naute, baina “harritzeko” (oroitzapena sortzeko) beste modu bat da. Ala ez zineten lehengo  egunean,  gosaldu bitartean, aho bete hortz geratu honako izenburu  honekin:  6.202.700. Ez, ez , ez, ez da  saritutako lotería txartelaren zenbakia, ezta telefono zenbaki bat ere…


Harira, bada, Ekialdeko  Asiaren persona izenak:
Idazpuru honetan China,  Japon, Corea (I /H), Vietnam, Tailandia eta beste batzuk, antzeko ereduari  jarraitzen diotenak: familia izena  (abizena) izen bereziak jarraituta.
Oinarria egituran dute:  familia, klana, hiria. Eta mantendu egiten da,  begirune (ez trauskildua), ohitura-aztura baita lotsagatik ere. Bitxia  bada ere, kokagune geografiko  horretan India eta Filipinak daude, baina  ez diote eredu berari jarraitzen  (Koloniak?).
Kontuan hartu beharreko beste afera bat da inmigrazioaren  eragina  (izenak mendebalderatzearekin batera), edo baita Mendebaldeko   koloniaren menderatzea, zeinek aldarazi dezakeen aipatutako eredua. 


China
Abizena + ponte izena. Adibide biribil gisa: Mao Zedong, zeinetan Mao abizena edo  familia izena baita, eta Zedong ponte  izena. Munduan abizenik erabilienak dira  Wang, Lee= Li, o Zhang  (Ezagun al dituzue?)


Japón
Eredu berriari jarraitzen dio: abizena (familia)  + izen berezia.  Inork ez luke deituko Japonen Akira Kurosawa (baizik eta  Kurosawa  Akira)edo Takeshi Kitano (baizik eta Kitano Takeshi)…”gerra” osteko   AEBen okupazioak zerikusia dauka. Era berean ez ohi da erabili bigarren  izen  bat bereizita eta, hala ere, “-san” eransten dute (jn./and.) edo  “-sensei” (doktorea) titulu gisa. 


Corea
Egitura berari eutsita: abizena + izena, bigarren  izen berezitzaile bat eransten zaio. Guztira hiru silabakoa da. Corearen (gaur egun banatua) berezitasuna  menderatze  historikoetatik datorkio: lehendabizi, Txina, gero Mongol-Manchu   Inperioa eta geroago Japon. (1910 à 1945). Idazkera modu ezberdinak  eratu eta osatuz joan direnak. Oso bitxia  da Koreak penintsula osoan  250-300 abizen izatea. Herbereek, ordea, 100.000  abizen zituzten  Napoleonek menderatu zituenean… Bai!
Kim, Lee (txinatar  jatorria) edo Park dira Koreako abizenen %50. Hego  Koreako 48 milioitik, %10ek  Kim abizena dute.               


Vietnam
Korea bezalako egitura, hiru silaba: abizena + izen  bikoitza.
Hego Korea baino  murriztaileagoa, Vietnam; 91'5 milioi biztanle baditu  ere,100 abizen baino ez  dauka. Herrialde honetan berezia dena da  abizena inperiotik datorrela. Izenek  badute belaunaldia + ponte izena  (bereizgarria)
.../..

Esanak esan, fas zineklubak   lurralde horietatik egindako zinema ibilbidean sartuko gara. Azpimarratzekoa da  India ez egotea, bai BOLLYWOOD (Bombay) efektua dela  eta, zineklubaren  kontzeptutik urrun, bai bere zinema Europan zehar  txarto banatua dagoela-eta, gure pantailetatik urrun eta apur bat  baztertua izan du. Nabarmentzekoa da.,  halaber, Erresuma Batua (EB)  bere kolonoak   ez daukala izen handiko zinemaldirik (normalean mendebaldean sartzeko  bidea izan ohi da). Gogoan dut Indiako (hindu)  zinema ziklo bat Guggenheimen  parte hartzearekin batera.
“Kolonoek” banatze-sakabanatzean paper  garrantzitsua izan dute.  Ikus Japon (AEB), Indochina (Frantzia)Los  "colonos" han jugado una  papel primordial en la distribución-difusión. Véase, Japón (USA),  Indotxina (Francia),…

“Ekialde Urruneko” 80 film (zorrotzak  izan barik) gure pantailan izan dira, ekoizpenak edo koekoizpenak, (P+KP)  oharraren arabera.


Lurraldeka
Japonia (27 + 10), Hong Kong (8 + 2), Txina (7 + 3), Hego Korea (5 + 3), Taiwan (3 + 4), Filipinak (1 + 3) antzinako zor bati  erantzuteko munduko zinemagintza emankorrenetako batekin (Koloniak!), Vietnam (1 + 1), Tailandia (1* ke) eta India (1)


Hamarkadaka  (emanaldia)
80ko urteetan 6 film  izan ziren, 90ekoetan 17. XXI. mendeko  lehenengo hamarkadan 46 film izatera heldu ziren (ekialdeko bat  etxean!) eta 10eko hamarkada (2013. urtera arte)badaramatzagu 11 film.


Zinemagileka (ereduari jarraituta, abizena + izena)


Japonia (13):
Furuyama, Tomoyuki (1); Inagaki, Hiroshi (1); Imamura, Shôhei (6);  Kawase,  Naomi (2); Kitano, Takeshi (3); Koreeda, Hirokazu (2);  Kurosawa, Akira (3);  Manda, Kunitoshi (1); Miike, Takashi (3);  Miyazaki, Hayao (1); Ôsima, Nagisa (2);  Suo, Masayuki (1); Yamada, Yôji  (2)


Txina (7):
Chen, Kaige (3); Jia, Zhangke (1); Tian,  Zhaungzhuang (1); Wang,  Xiaoshuai (1); Xie, Fei (1); Ye, Daying (1); Zhang,  Yimou (3)


Hong Kong (3):
Wong, Kar-wai (7); Hui, Ann (1); To, Johnnie (1)


Taiwan (3):
Hou, Hsiao-Hsien  (4); Tsai, Ming-liang (2); Yang, Edward (1)


Hego Korea (4):
Kim, Ki-duk (4); Im, Kwon-taek (1); Park,  Chan-wook (3); Lee, Chang-dong (1); 


Vietnam:
Tran, Anh Hung (2)


Tailandia:
Weerasethakul, Apichatpong (1)


Filipinak:
Martín, Raya (1); Mendoza, Brillante (2); Sánchez, Sherad Anthony (1) 


India:
Ray, Satyajit (1) “Ghare Baire/El mundo de Bimala” (1984) à pry  1987an

  1. Resnais, Alain-ek (Fr), “Hiroshima,  mon amour” egin zuen  (1959),Frantzia-Japoniako koprodukzioa, bitan proiektatu  dena: 1984an  eta 2004an (50.a).

  2. Barmak, Siddiq (Afg), “Osama”  (2003), ere bai.

  3. Limosin, Jean-Pierre (Fr),  “Tokyo eyes” (1998), Frantzia-Japoniako koprodukzioa .

  4. Winterbottom, Michael (UK), “The  road to Guantánamo” (2006), eb-jp kp.

  5. Schrader, Paul (Usa), “Mishima:  a life in four chapters” (1985), aeb-jp kp

2013. urte honetan (60.a), Ozu, Yasujiro-rekin izandako zorra kitatu nahi dugu  “Tokyo monogatari/ Tokioko ipuinak” filmarekin  (1953)eta Mizoguchi, Kenji-rekin  “Ugetsu monogatari/ Ilargi zurbilaren ipuinak” filmarekin (1953), 33 urte  hauetan egon ez direnak.


Fas –arekiko analisiari  testuingurua emateko (eta bukatzeko)”decine21”-tik hartu ditugu ekialdeko  zinemaren 100 film onenak eta bertan ikus ditzakegu:

1°- “Huozhe/ Vivir” (Zhang, Yimou – 1994) à pry  1996an.
2°-  Chen, Kaige agertu zen “Ba wang bie  ji/  Adiós a mi concubina” filmarekin- 1993, Fas-en proiektatu ez dena, baina   hirutan agertzen da 1992, 2000 y 2009 (1984, 1996 eta 2002.urteetako  lanekin).
5°- To, Johnnie agertu zen  con “Dai si  gein/  Breaking news” filmarekin- 2004. Fas-en “Hak seh wui/ Election”  filma-2005,  proiektatu zen 2007an.
8°- “Chun hing sam lam/ Chunking express” (Wong, Kar-wai – 1994) à  pry  1997an.
10°- “Ugetsu monogatari/ Ilargi zurbilaren ipuinak” (Mizoguchi, Kenji – 1953) à  2013an proiektatuko da (60.a).
11°- “Tokio monogatari/ Tokioko ipuinak” (Ozu, Yasujiro – 1953) à pry  2013an (60.a).
13°- “Huayang nianhuamar/ Deseando amar” (Wong, Kar-wai – 2000) à pry  2001ean.
14°- “Dolls” (Kitano, Takeshi – 2002) à pry 2003an.
27°- “Ghare-Baire/ El mundo de Bimala” (Ray, Satyajit – 1984) à pry  1987an.


Baliagarriak izan  daitezela  Ekialde Urrunean zehar  egindako bidaia horren erakusgai gisa.

Goza ezazue!


txarli

Image-empty-state.png
bottom of page