top of page

Claireren kamera filmari buruz

Orain dela aste batzuk, Hong   Sang-soo  hegokorear zuzendari emankorraren beste film bat ikusteko   aukera izan  nuen funtsezko zineklub honetan. Haren aurreko lanak —Orain bai, lehen ez bitxia eta hunkigarria— asko   poztu eta harritu ninduen, eta artikulu bat idazteko gaia ere eman zidan —Carol, el próximo beso seráen los labios—; bertan, kritika ez batere osasungarria egiten nuen, bestalde, Carol film kaxkar baina —batek daki zergatik— arrakastatsu   hartaz; nork du  gogoan gaur egun Todd Haynesen lan txikitxo hori?,   zeinak Hong  Sang-sooren film ederra eta merituzko baina aitorpen   gabearen  kontrapuntuan baitzen.


Hala, handik bi urtera, hilabete bat gora, hilabete bat behera, zineklubera etorri nintzen, zertara eta Claireren kamera ikustera edo, hobeto esan, berriz ikustera (gero   azalduko dut  zergatik); lan txiki zoragarria (69 minututxo), baina ezer   ere falta  ez duena Hong Sang-sooren film bikain horietako beste bat   izateko.  FASen emandako proiekzioa bertsio original   bikain bat izan zen,  azpidatziekin, eta horrek haren ezaugarri bikainak   handitu baino ez  zituen egin.


Horregatik nioen lehen "berriz ikustearena", zeren eta lehendik ikusia bainuen Claireren kamera,  zoritxarrez ahots bikoiztuarekin (gaztelaniaz),   eta herri jakintzara  jo behar izan nuen adierazteko bi bertsioen artean   zegoen aldea  Jainkoa eta ijitoa konparatzea bezalakoa dela, barkamena   eskatuz  munduan diren eta izango diren ijito   guztiei; izan ere, bista-bistakoa  da, Pernandoren egia; bai, esku   itxiari "ukabil" esaten zion jakintsu  harena bezalakoa. Horregatik   bakarrik, zineklubak lagun ezinbestekoa  izan behar luke, eta astero   elkartu behar genuke harekin, aitzakiarik  gabe. Bai, astearteetan,   zortziak laurden gutxiagoan, memoria  gutxikoren bat baldin bada hor   barrena erlojurik eta sakelakorik  gabe...


Baina gatozen harira, edo adierazi nahi dudan horretara, ziurtatzeagatik nolako egile zorrotza den film guztietan Hong Sang-soo: Orain bai, lehen ez filmean, protagonista, gazte margolari bat da, eta margolari horrek harreman berezi bat izango du bere ametsetako   hirira etorri den zinema zuzendari batekin, non haren pelikula bat emango baitute; hala, gaueko paseoa ematen ari dela, bere masaila leun ukitu ondoren, zera esango  dio, hurrengo musua ezpainetan izango da, eta horrela agurtzen du, zuzendaria seko harrituta gelditzen delarik. Claireren kamera filmean, berriz, handik bi urtera, Hong   Sang-sooren kamerako motorra  (eta horrenbestez Clairerena, Isabelle   Huppert zoragarri eta hauskor  batekin) martxan jarri zen beste behin   ezpainetan beste gazte  maitagarri batek emandako musuarekin   (musua eta zertxobait gehiago); banatzaile zinematografiko bateko langileak beste zuzendari bati emango dio, helduagoa bera eta edanari emana.


Bai, zeren eta musu honekin, ezpainetan oraingoan, ez Hong Sang-sook eta ez Clairek erakusten ez badigute ere, funtzioa hasi egingo da. Eta guk, ikusleok, Hong    Sang-sooren eta Claireren eskutik (edo kameratik), haren ondorioak ikusiko ditugu. Ez dugu ordena kronologikoan ikusten (beharrik ere ez!), baina gazte banatzailearen, nagusiaren, zinema zuzendariaren eta, batez ere, argazkiaren —IsabelleHupperten ezaugarri fisikoekin  (filmean   Claire delarik)— gorabeherak eta azken-aurreko sekuentzia  hunkigarrian, zer kontatuko guri eta haren lagun gazteari   bere  bikotekidea hil berria dela gaitz penagarri batek jota, eta bera   ere  bizia kentzen saiatu dela; horrela ulertarazten eta sentiarazten digu momentuan nolako desorientazioa eta   babesgabetasuna dagoen film  osoan, Cannes gris, bakarti eta triste   bateko kale politetatik  (zalantzarik gabe Claire eriondoan dagoenez,   ekialdekoenganako  errespeturik handienarekin, Hong Sang-sook ezin digu beste era batera  erakutsi).


Baina filma, gainerakoan, eta zinemazale amorratuentzat, ez da bazterrera lagatzekoa. Titulutik beretik hasita, Claireren kamera, nola ez gara gogoratuko Claire Rohmerrez eta   haren belaunaz? Eta Hong Sang-sooren filmak Rohmerren usaina du bazter guztietatik, eta hori  beti da eskertzekoa. Zulawskiri egindako keinuak ere topa ditzakegu: asko gustatu zitzaigun film mitiko bat, Garrantzitsuena maitatzea esaten geniona (titulu gogoangarria, ezta Hong?): banatzaile gaztea, minetan dagoena zinema zuzendariarekin duen harremana zertara erori  den ikusita, Claireren kamerara itzultzen da, eta Zulawski filmean Romy Schneiderrek Fabio Testiri bezala, begiak malkoz beteak dituela,  mesedez eskatzen   dio “ez, ez” egiteko argazkirik...


Nahiz eta argazkiak diren, azken    batean, filmeko gatz eta piperra. Zalantzarik gabe, Clairerik gabe, eta emakume haiek gabe, Hong Sang-soo ez zen esistituko. Eta gutako asko    penatan egongo ginen oraindik.


Toni Garzón Abad
Cineclub FASeko bazkidea, harrotasun handiz

Image-empty-state.png
bottom of page