top of page

Ciclo África vive

2010/06/03


19:30h. » Amílcar Cabral


Amílcar Cabral

Ana Ramos Lisboak egindako documental honek Cabo Verdeko erraldoi iraultzailea deskribatzen du alderdi desberdinatan: gizona, aita, politikaria, humanista eta olerkaria. Amilcar Cabral Guinea Bissaun jaio zen 1924an eta 1973an eraila izan zen Conakryn. Cabo Verde eta Guinea Bissauko Askatasunerako Mugimenduaren buru izan zen, baita Guinea Bissauko independentziarako Afrikako Partiduaren sortzaile 1959an (PAIGC). Afrikako historiak duen ikur nagusitzat izan da hartua.


AMÍLCAR CABRAL · Cabo Verde / Portugal · 2001 · 52 min · Zuzendaritza: Ana Ramos Lisboa · Argazkia: José Brinco eta Octávo Espírito Santo · Muntaketa: Luís Sobral · Ekoizpena: Paulo de Sousa.


20:30h. » Mortu nega


Mortu nega

Gerra betean, Domingak, 30 urteko emakumeak, gudari talde batekin sabana zeharkatzen du Sako bere senarrekin guda oinean elkartzeko. Bere ibilbidean ikusi ahal du herrialdeak duen hondamendi egoera. Heriotza leku guztietan dago… Hala ere, Itxaropenak oraindik dirau: guda laster bukatuko da. Hiru urte geroago, gerra dagoeneko bukatua dago, bakeak igarotako oinazeak arindu zituen, baina izurri berri bat zabaltzen ari da Domingaren herrixkan. Portu Nega independentzia gerrako argazki bat da baina baita Afrikako emakumeen indarrari egindako oda ere.


MORTU NEGA · Guinea-Bissau · 1987 · 85 min · Zuzendaritza: Flora Gomes · Gidoia: Manuel Rambout Barcelos, Flora Gomes eta David Lang · Argazkia: Dominique Gentil · Montaje: Christiane Lack · Ekoizpena: Instituto Nacional de Cinema de Guiné-Bissau · Aktoreak: Bia Gomes · Tunu Eugenio Almada · Mamadu Uri Balde.


2010/06/04


19:30h. » Eldridge Cleaver, Black Panther


Documental honetan, Black Panther-eko kidea den Eldridge Cleaver-ek Argelia bere erbestetik hitz egin du. Erbesteratzea Californian hilketa saioa leporatuta izan da. Didaktikoki, Eldridgek Ameriketako Estatu Batuetako iraultzari buruz hitz egiten du argi eta garbi eta política lehiakide garrantzitsuei buruzko zerrenda bat egin du. Nixon, Agnew McCleland izenak Ronald Reagan eta Richard Daley izenen maila berean agertzen dira. Guztiak helburutzat hartuak izan dira Ameriketako Estatu Batuetako iraultzaile ugarirentzat.


ELDRIDGE CLEAVER, BLACK PANTER · Argelia · 1979 · 75 min · Zuzendaritza: William Klein · Argazkia: William Klein · Muntaketa:

William Klein · Ekoizpena: O.N.C.I.C.


21:00h. » Festival Panafricain D’Alger 1969


Documental honek Kultura Jaialdi panafrikarraren musika eta política aztertu ditu. 1969an Hirrugarren Munduarekiko elkartasuna boladan zegoen, jaia ospatu zenean. Elkarrizketatuen arteko asko colonialismoa eta neocolonialismoari buruz eta aztertutako herrialdeen arteko batasunaren garrantziaz mintzatu ziren. Lekua: Alemania, Argelia, zinemagileek Eldridge Cleaver eta beste Pantera Beltz batzuk elkarrizketatu zituzten erbestean egon bitartean. Filmaren puntu nabarmenen artean Miriam Makebaren joaldia, Lumumbaren eta Amilcar Cabralen solasaldi bat aipa daitezke.


FESTIVAL PANAFRICAIN D’ALGER 1969 · Argelia / Frantzia / Alemania · 1969 · 120 min · Zuzendaritza: William Klein · Argazkia:

William Klein · Muntaketa: William Klein · Ekoizpena: O.N.C.I.C.

2010/06/05


19:30h. » Demain à Nanguila


Demain à Nanguila

Filmak baserriaren exodoak eragindako kalteak erakusten ditu Maliko gazte bat ibilbidearen bitartez. Azpimarratzekoak dira independizatu berri den herrialdeko gobernuak hartutako erabakiak herrietatik hirira heldutako jende multzoa bideratzeko eta nekazaritzatik herrialdea garatzeko. 1960 urteko Mali Bamakoko gaueko bizitzaren bidez irudikatua dago, hiriburuko oroitarriak, eguneroko hainbat zereginek ahitutako emakumeak… Demain à Nanguila Maliko historiari buruzko lehenengo film gisa hartua da.


DEMAIN À NANGUILA · Malí · 1960 · 50 min · Zuzendaritza: Joris Ivens · Gidoia: Catherine Varlin · Argazkia: Louis Miaille eta Pierre Guéguen · Muntaketa: Gisèle Chézeau, Hélène Arnal eta Suzanne Baron · Ekoizpena: Société Franco-Africaine de Cinéma · Aktoreak:

Sidibé Moussa.


20:30h. » Mandabi

Mandabi

Ibrahim Dieng Dakarren bizi da bere emazte eta zazpi seme-alabekin. Bere bizitza lasaia da Abdouk, Frantziara joan den ilobak, igorpen bat bidaltzen duen egunera arte. Ezusteko dirutza honek diruzalekeriak, bekaitzak, eta gehiegikeriak eragiten ditu, eta Ibrahim oraindik ez du igorpena kobratzea Portu. Bere emazteek, bere familiak eta bere auzokide guztiek dirutzaren zati bat nahi dute. Ibrahimek baliatzaile hauek guztiak kendu behar ditu gainetik eta dirua kobratu, nortasun agiririk ere ez dauka baina. Senegaleko gizartearen barruan benetako bilaketa etsia.


MANDABI · Senegal / Frantzia · 1968 · 105 min · Zuzendaritza: Ousmane Sembène · Gidoia: Ousmane Sembène · Argazkia: Paul Soulignac · Muntaketa: Gilbert Kikoïne · Ekoizpena: Filmi Domireve eta Comptoir Français du Film Production · Aktoreak: Makuredia Guey · Yunus Ndiay · Isseu Niang · Mustafa Ture · Farba Sar.

Image-empty-state.png
bottom of page