Juan Echevarria Gangoiti
Ekonomista
(Bilbo. 1926 – Madril. 2018)
Ekonomia Zientzietan lizentziatua (Madrilgo Unibertsitatea), eta Doktoregoko Aparteko Saria. Ondoren, Harvard (AEB), Lund (Suedia), London School of Economics (EB) eta Jerusalemgo (Israel) Hebrear Un.-an ikasi zuen. 1957an Teoria Ekonomikoaren katedra lortu zuen (Bilboko Ekonomia Zientzien Fakultatea, gaur egun EHU), gero fakultate horretako dekanoa izan zen, eta 1968an Bilboko Unibertsitate Autonomoaren sortzaileetako bat (eta lehen errektorea) izan zen. 1970etik aurrera, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko katedraduna da. Aurrerago, Unibertsitate eta Zientzia zuzendari nagusia izango da (1972-1982), baita Zerga Ikuskaritza eta Ikerketako Zuzendaritza Nagusia eta Banku Ofizialeko Zuzendaritza Nagusia ere.
Fasera bisitak:
303 Saioa 1961/05/10