top of page
Jose María Zabalza Errazkin
Zinemagile, gidoilari eta antzerkigile berezia
(Irun. 1928 – Madril. 1985)
Zinemagile, gidoilari eta antzerkigile berezia. Zientzia Politiko eta Ekonomikoetan lizentziatua zen (Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea), baina 1947an Ikerketa eta Esperientzia Zinematografikoen Institutuan (Madril) matrikulatu zen. 1955ean Haz Films ekoiztetxea sortu zuen “Hay cielo sobre el mar” filmatzeko, eta hiru urte geroago “Entierro de un funcionario en primavera”. Bere estiloari ‘Egilearen zinema – Arte zinema’ deitzen zaio, neorrealismo italiarraren eraginpean, eta umore beltzeko zinemaren aitzindaritzat ere hartzen da. “Yo no soy un asesino/Ni ez naiz hiltzaile bat” (1963) bere hirugarren lana da (“El ruido del silencio” prebisio-behin-behineko tituluarekin).
Fasera bisitak:
419 Saioa 1963/12/30
bottom of page