top of page

José Val del Omar

Zinemagile eta asmatzailea

(Granada. 1904 – Madril. 1982) 


Zinemagile, argazkilari eta ikus-entzunezko elementuen asmatzailea, ‘zinemamistikoa’ goitizena, bere lurraldean inoiz profeta izan ez zena. ‘Misio pedagogiko’-etan lan egin zuen (II. Republika, 1931) 40 dokumental inguru egin zituen, Lorca, Cernuda, Zambrano eta beste batzuen garaikidea izan zen. 1921ean, haurrentzako iruditeria jarri zuen martxan, eta “Un rincón de Andalucía” (21.000 m zeluloide) bere lehen lana filmatu zuen, baina ez zitzaion gustatu eta suntsitu egin zuen. 1928an hainbat teknika jarri zituen praktikan: ‘Irudiaren gainezkatze apanoramikoa', ‘Pantailaren mugetatik kanpoko irteera', ‘Pantaila ahurra', ‘Ukipen-argiztapena', ‘Soinu diafonikoa', ‘Angelu aldakorraren helburua (zoom)' edo ‘Irudi panoramikoa'.  1953 eta 1955 artean “Granadako Aguaespejo” egin zuen (maisulana eta ameslaria, Granadaren ikuspegi filmiko berri batekin), plastika lirikoko ikus-entzunezko saiakera, Berlin eta Bruselako jaialdietatik igaro zena. Urte batzuk geroago, 1959an, “Fuego de Castilla” egin zuen, Berlinen saritua. Bi urte geroago, Espainiako oinarrizko triptikoa itxi zuen, “Acariño galaico”. Aurrerago, metodo eta teknika berriak erabiltzen ditu: laserra, bideoa, zibernetika eta bere ‘ikusmoldea' PLAT (Pikto-Argi [Lumínico]-Audio-Ukimenezkoa [Táctil]). Haren lana Sofia Erresuma Museoan (2010-2011), Sao Pauloko Biurtekoan (2014), New Yorkeko MOMAn (2015)... erakutsi zen. (Informazio gehiago nahi izanez gero: www.valdelomar.com). 


Fasera bisitak:

356 Saioa    1962/05/28

bottom of page