top of page

Javier Aguirresarobe Zubia

Argazki-zuzendaria

(Eibar. 1948) 


Argazki-zuzendari lizentziaduna 1972an (EOC/ZOE. Madril). Bere lehen lana Cecilia Bartolomé-ren “Margarita y el lobo” (1969) izan zen, ‘argazki finko’ egilari gisa (irudien sortzailea, argazki finkoa, publizitate eta promoziorako eszenen egilea). 1972an Antton Merikaetxebarriarekin “Rumores de furia / Oldarren zurrumurrak” filman lan egin zuen, José Luis Boraurekin “Hay que matar a B” (1973) lanean kamera-laguntzailea izan zen. 1977tik 80ko hamarkadaren erdialdera, oso inplikatuta egon zen 'Euskal Zinema' mugimenduan. Eta F. Larruquert eta J.Á. Rebolledorekin batera Lankorkooperatiba sortu zuen. Imanol Uriberekin lan egin zuen “El proceso de Burgos” (1979), “La fuga de Segovia” (1981) eta “La muerte de Mikel” (1983) filmetan. Eta José Ángel Rebolledorekin “Fuego eterno” (1984) lanean. Gainera, Eloy de la Iglesia, Javier Rebollo, Montxo Armendariz edo Pedro Olearekin. Estatuko eta nazioarteko zinemagile handiekin ere lan egin zuen eta lan egiten du, Argazki Zuzendari gisa ehundik gora parte-hartze izan zituelarik. 


Fasera bisitak:

1123 Saioa     1981/10/29

bottom of page