top of page

Javier Aguirre Fernández

Argazki-zuzendaria, gidoilaria, zinema-zuzendaria eta ekoizlea

(Donostia. 1935 – Madril. 2019) 


Argazki-zuzendaria, gidoilaria, zinema-zuzendaria eta ekoizlea. 15 urte zituenetik kritikak idazten ditu Radiocinema, Film Ideal, Arcinema, Imágenes, Primer Planoeta beste aldizkari batzuetarako. 1955ean “El lechero” film labur amateurra egin zuen eta Cineclub San Sebastián sortzailekidea. Urtebete geroago, ikasketak hasi zituen Madrilgo Ikerketa eta Esperientzia Zinematografikoen Institutuan (IIEC-EOC), eta bertan egin zuen "Declive" film laburra. 1958an Cine Club aldizkaria zuzendu zuen. 1960tik aurrera film laburren ekoizpen oparoa hasi zen: “Pasai 3/Pasajes 3”, “Hondartza garaia/Tiempo de playa”, “Ibaiaren arrasean/A ras del río”, “Denbora 2/Tiempo 2” (NO-DOrentzat), “Ezohiko hondartza/Playa insólita” edo “Denbora irekia/Tiempo abierta”, besteak beste. Eta 1965ean “España insólita” eta “Los oficios de Cándido/Kandidoren lanbideak” lanekin egin zuen aurrera. Bere filmografia luzea “Medea 2” (2006) eta “Sol” (2009) filmekin amaitzen da. Diktaduraren osteko trantsizioan (politikan) funtsezko zinemagilea. Genero guztiak landu zituen (musikala, komedia, moldaketa literarioak), arrakasta komertzialak izan zituen eta zinema esperimentala landu zuen (1967tik aurrera, ‘antizinema’ deitu zuena). 


Fasera bisitak:

330 Saioa     1962/01/22

bottom of page