FAS Zinekluba '10 Urria-Abendua hiruhilekoaren programazioa prestatzen ari da. Gozatu ahal izango ditugu, besteak beste, Jacques Audiard, Hayao Miyazaki eta Michael Haneke-n azkenengo lanak.
ESTRENALDIAK
FILME KLASIKOAK
GONBIDATUAK
Zein zaila den hiruhileko honetarako programatu denaren ardatza bilatzea! Hasteko esango genuke, aurreko hiru hilabeteetan ez bezala, zeinetan zinemazaletasun huts eta garbia zen nagusi, aldi berri honetarako emanaldiak era guztietako ikusleentzat izango dira, hori bai, kalitate izpirik gutxitu gabe.
Ostiral guztietan 13:30-tan gure lehendakari ordea, Txaro Landa, Bilbo Irratiarekin egongo da elkar-lanean. FAS Zinekluban proiektatzen diren filmen informazioa eta gonbidatu ezberdinei egindako elkarrizketak eskainiko dira.
Goiko irudian egin klik, 2010 Apirila-Ekaina hiruhileko egitaraua pdf (1,68 MB) formatuan jaisteko.
Emanaldiak El Carmen Aretoan (Indautxuko Enparantza) izaten dira asteartero, 19:45 ordutan. Zineklubaren bulegoa Basurtuko Auzo Etxean (Luis Briñas 18, 1º) kokaturik dago jendearentzako arreta-ordutegi berri batekin: astelehen, asteazken eta ostiraletan, 9etatik 14ak arte eta astearte eta ostegunetan 17tetik 20rak arte (emanaldi egunetan 17tetik 19rak arte).