RITA AZEVEDO GOMES

RITA AZEVEDO GOMES

Rita Acevedo Gomes (Lisboa, 1952). Zuzendaria, gidoigilea, ekoizlea eta jantzi diseinatzailea. La venganza de una mujer (2012) estreinatu ondoren nazioartean nabarmendu zen, baina bere sormen lana 70eko hamarkadan hasi zen Arte Ederretan. Halere, lehen filma 1990ean iritsi zen, O som de terra a tremer; bertan, Marguerite Duras gogora ekartzen du, eta ezbairik gabeko erreferentzia unibertso femeninoa aurkezten du. Bere mentoreari omenaldi bat egin zion Parabens Maniel de Oliveira filmean: Intromissoes (1998). Gainera, zuzendari ezagunekin parte hartu du antzerkiaren zein operaren munduan.
Haren erreferentzia zinematografikoak garbi gelditzen dira film bakoitzaren lehen planotik, baina duen estilo pertsonalarekin irudimenezko mundu berezia sortzen du.