ADO (ADOLFO) ARRIETA

ADO (ADOLFO) ARRIETA

Ado (Adolpho) Arrieta (Madril, 1940), gaztetan Parisera (1967) joan zen giro artistiko egokiago baten bila. Filosofian eta margoketan hasita izan arren, berehala sortu zitzaion zinemarako bokazioa, bere disziplina artistikoan bihurtuz. 1965ean eta 1966an zinema independiente eta esperimentala egiten hasi zen “El crimen de la pirindola” eta “Imitación del ángel” filmekin. Parisera heldu zenean, 68ko Maiatza pil pilean zegoelarik, bete betean sartuko da zurrunbilo artistikoan eta “Le jouet criminel” (1969) filmarekin trilogia itxi zuen.

“Le châteaux de Pointilly” (1972) bere lehenengo luzemetraia izan zen eta Marguerite Duras-ek hurrengo hitzak esan zituen: “Arriettak erabilitako materiala biluztua, gardena, hutsa, laudagarria da. Ez da ezer ikusten, dena ikusten den bitartean; ez da ezer ulertzen, dena ulertzen dugun bitartean”. Agian Duras-ek dioenak lagunduko digu Arrietaren lan underground-a ulertzen. Bera beti dabil soka gainean ulermen aldera edo errefusaren aldera erori gabe. Bere araketa bisualan topatu dezakegu Jean Cocteau-ren poesiarekin zuen lotura.

1975etik 1978ra hiru film egin zituen Parisera joandako lagun mina den Javier Grandes-ekin. “Grenouilles” (1983) filmarekin, espioien gizaki-igelen mundu fantastikoan sartu zen. 1991. urtean Espainiara itzuli zen “Merlin” zaldunen istorioarekin (eskizofrenia!). 2000 urtetik aurrera film laburren mundu askean murgildu zen 2016ra arte. Urte horretan Grimm anaien bertsio ausarta egin zuen, aurkeztu berria izango den “Loti ederra”. Ado edo Adolfo, Arrieta edo Arrietta, ez da nekatuko gu ustekabean jartzen.

OINARRIZKO FILMOGRAFIA: El crimen de la pirindola (1965, CM) ∙ Imitación del ángel (1966, CM) ∙ Le jouet criminel (1969, CM) ∙ Le château de Pointilly (1972) ∙ Les intrigues de Sylvia Couski (1974) ∙ Tam Tam (1976) ∙ Flammes (1978) ∙ Grenouilles (1983) ∙ Delirios de amor (1989, TV) ∙ Merlín (1991) ∙ Narciso (2004, CM) ∙ Vacanza permanente (2006, CM) ∙ Belle Dormant (2016)