ANDREA JAURRIETA

ANDREA JAURRIETA

Andrea Jaurrieta (Iruñea, 1986)

Madrilen eta Bartzelonan ikasia: Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna Madrilgo U. Konplutentsean, tituluduna Arte Dramatikoan William Laytonen laborategian (Madril), masterra egina Zuzendaritza Zinematografikoaz ESCACen (Katalunia). “Arte Dramatikoa egin nahi nuen Madrilen, ezinbestean [...], Ikusentzunezko Komunikazioan sartzea erabaki nuen [...] Are gehiago, aldi berean ikasten nuen Arte Dramatikoa, eta amaitu nuenean zuzendari hasi nintzen, oraindik Ikus-entzunezko Komunikazioaren laugarren mailan nintzela”.

S.E.D. (2009) unibertsitate ikasketen amaierako lanarekin U. Konplutentseko saria irabazi zuen, eta Ana de día (2018) egin arte, beste sei film labur egin zituen; nabarmenena Los años dirán (2013) eta Algunas aves vuelan solas (2016). Publizitatean eta bideoartean ere lan egiten du.