OSKAR TEJEDOR

OSKAR TEJEDOR

Gidoilaria eta zuzendaria / Proiektu laguntzailea (Legazpi, 1968)
Ingeniaria eta diseinatzaile industriala, Dibulitoon Studioan hasi zen ekoizle animaziozko filmetan, baina berehala dokumentalen gidoiak eta errealizazioa egitera pasatu zen.
Honako dokumental hauek idatzi eta zuzendu ditu: Ochumare, Orisha del arco Iris; Txalaparta, el eco de un puebloBalenciaga, permanecer en lo efímero; Cuidadores (makina bat aldiz saritua), eta beste batzuk. Haren azken lana, DIRECTOR Z: el vendedor de ilusiones, Sitgeseko Nazioarteko Zinemaldian aurkeztu zen.
Fikzioan film labur batzuk idatzi eta zuzendu ditu.

Donostiako Nazioarteko Zinemaldian LAU HAIZETARA Nazioarteko Dokumentalen Koprodukzio Foroa gidatu eta koordinatu du, bere lehen 10 urteetan.