XIMUN FUCHS / EÑAUT CASTAGNET

XIMUN FUCHS / EÑAUT CASTAGNET

Eñaut Castagnetek Berria 10 urte eta When I Was a Child dokumentalak, hainbat iragarki eta teaser, eta Art in House (2015) saila zuzendu ditu. eta bigarrena ikus-entzunezko mundutik heldu da.

Ximun Fuchs Le Petit Théâtre de Pain antzerki taldearen sortzaileetako bat da eta eskarmentu handia du antzerkigintzan, idazle, zuzendari nahiz aktore gisa. Besteak beste, hiru Donostia Antzerki Sari eskuratu ditu, Juglarea, puta eta eroa, Errautsak (2010) eta Francoren bilobari gutuna (2016) antzezlanengatik. Baita ere Hamlet (2013).

Le Petit Theatre du Pain antzerki taldean aspalditik zuten film bat egiteko asmoa. “Orain egingo dut, ala ez dugu sekula egingo”, erabaki zuen Fuchsek halako batean, eta pixkanaka Non filmaren gidoia idazten hasi zen. Castagneti eta taldekideei erakutsi zien, eta film laburra zirudiena luze bilakatu zuten elkarrekin. : “Ez genuen ezer, dirurik ere ez. Eta beraz, guk egin dugu guztia”, azaldu du Fuchsek harro. Ximun Fuchs eta Eñaut Castagnet lehengusuak dira. Non filmarekin, zinema-zuzendaritzan estreinatu dira biak. Gidoi Hoberenaren Saria jaso zuen NON filmak pasa den 65. Zinemaldian (2017) Zinemira Sekzioan.

Ramuntxo Garbisu (L’Atalante-ohia, Baionan) gurekin (Fas-en) egon zen (2009ko urtarrilak), Une saison sans popcorn aurkezten, NON filmetan ere parte hartu zuen.