O QUINTO EVANXEO DE GASPAR HAUSER

O QUINTO EVANXEO DE GASPAR HAUSER

+ La vía flotante, Zazpi T’erdi Kolektibo EH / 2019 / 25’ Esp. Fas-ZINEBI saria 2019 (VII. KORTeN! kanpoan)

Gonb.: Alberto Gracia (zuz), Zazpi T’erdi Kolektibo(zuz)

Alberto Gracia (Ferrol, 1978). Arte Ederrak ikasi zituen, eta pintura, marrazkia, performancea, bideoa eta egoitza erabiltzen ditu adierazpen artistiko gisa. 2008an Microfugas laburra egin zuen, 16 milimetrotan, eta, handik urte batzuetara, saiakera liburu bat idatzi zuen: 'Microfugas, Teoría y juego de la profanación'.

O Quinto Evanxeo de Gaspar Hauser (2013) filmak, Gaspar Hauserren gainekoak (1812?-1833), Historia (Nurenbergen aurkitu zutenekoa 1828an), Literatura (Jakob Wassemanen eleberria, 1908) eta Zinemagintza nahasten ditu (El enigma de Gaspar Hauser, Werner Herzog, 1974). Pertsonaia berezi bat da, identitate eraturik gabea, irudi-iruditeriatik hizkuntzaren mundura igarotzen dena, eta horrek 'paradoxa' sortzen du berez; izan ere, hizkuntzak beharra eta kontraesanak eragiten ditu. Albertok ihes egiten dio gidoi literarioaren transkribapena egiteari eta zuri-beltzaren eta 16 milimetroen hautua egiten du, 'irudiarekin' gu harritzeko moduan (Gasparren mundua).

‘Mundua ezagutzeko tresna eskas hori baino ez da hizkuntza’. Alberto Gracia.

2020/03/24 · O quinto evanxeo de Gaspar Hauser - Galicia - 2013 - 62 m. - Zuz Alberto Gracia - G Alberto Gracia - Arg Mauro Herce Akt Sara García Tapias, Oliver Laxe