BACALAUREAT

BACALAUREAT

Fas zineklubeko Ohiko Bazkide Asanblada

50 urte betetzear dagoen gizon bat da Romeo, bere ezkontza bukatuta ikusten du, baita bere belaunaldiaren ezintasuna herria aldatzeko ere. Bere nahi guztiak batxilergoa maisuki bukatu berri duen alaban finkatzen ditu, Ingalaterran unibertsitate ikasketak egitera bultzatuko duena. Baina lehen azterketaren aurreko egunena 18 urteko neskak etorkizunerako bere planak bertan behera utzi ditzakeen sexu eraso bat pairatzen du. Hemendik aurrera, Romeo bere esku dagoen guztia egingo du alabaren etorkizuna bermatzeko.

Thriller moduan kontatuko istorioa honen bidez Ceausescuren erorketa eta gero herriak jasatzen zuen egoera sozio-politikoa isladatu nahia du. Gurasoak seme-alaben ibilbidea finkatu behar dutenez arago, egoera anitz aurkezten dira non pertsonaien integritate morala dudan jartzen den epairik eman gabe, epaia ikusleen esku lagata. Eszenaratzearekin soilik tentsio giroa sortzeko gai da, bonben, pistolen edota musikaren beharrik gabe. Filmak Cannes 2016 urtean zuzendari onenaren saria (ex aequo) lortu zuen.

Areto orria

2018/02/13 · BACALAUREAT ∙ Frantzia/Belgika/Errumania ∙ 2016 ∙ 118 min ∙ Zuz Cristian Mungiu ∙ G Cristian Mungiu · Arg Tudor Vladimir Panduru · Mnt Mircea Olteanu · Eko Why Not Productions / Mobra Films · Akt Adrian Titieni · Maria-Victoria Dragus · Lia Bugnar