LE BONHEUR

LE BONHEUR

+ Labo, Jesús Mª Palacios EH / 2019 / 14’ Dok.

Gonb.: Belén Ruiz (Irak), Jesús Mª Palacios (zuz).

‘Ordena naturalari menpe egitea da zoriontasuna’; esaldi hori azpimarratzen da, Renoirren film bateko irudiak erreferente modura hartuta. Eta horren gainekoa da Agnesen lana; beti bezala, inguratzen duenaren behatzaile zolia, kasu horretan, kultura patriarkalarena.

Eguneroko istorio bat, zoriontasun eran aurkezten zaiguna. Guztia dago bere lekuan, ondo zehaztutako rolak familiaren egituran, giro atsegina, eta, ezer falta ez dadin, Mozarten musika atzealdean; XX. mendeko Frantziara eramandako rokoko eszenak.

Baina koadro horretan, ezkon- eta familia-bizitza atsegingarri horretan, Francoisek tokia egiten dio maitale bati; bere pribilegio maskulinoek horretarako baimena ematen diote, bere betekizun formalekin betetzen duen artean. Emakumeen sentimenduek ezer gutxi balio dute.

2020/03/17 · Le bonheur - Francia - 1965 - 77 m. - Zuz Agnès Varda - G Agnès Varda - Arg Jean Rabier, Claude Beausoleil Akt Jean-Claude Drouot, Marie-France Boyer, Claire Drouot, Olivier Drouot, Sandrine Drouot, Marc Eyraud, Sylvia Saurel, Paul Vecchiali