KONA FER Í STRÍÐ

KONA FER Í STRÍÐ

Gonb.: Yolanda Oquelí (FRENAM)

Mugari gabeko ekonomilari-rekin + Ekonomistak Euskal Elkargoa-rekin elkarlanean saioa

Berrogeita hamar urteko kantu irakasle batek gerra deklaratua dio ingurua kutsatzen ari den bertako aluminio industriari, eta horrek arrisku garrantzitsuak hartzera eramango du. Baina eskutitz bat iristen zaio, eta haur bat adopzioan hartzeko aukera proposatzen diote; horrek gauzak alda ditzake.

Tonu atsegina eta narratiba arina erabiltzen ditu hasiera batean berritzailea ez den istorio bat kontatzeko, baina, aldi berean, natura zaintzearen eta feminismoaren aldeko arrazoibide eraginkorra da.

Istorio txikia, pertsonaia erakargarri eta poliedrikoak dituena, haien idealen bila dabiltzanak eta unean uneko arazoei aurre egiten dietenak: klima aldaketa, botere politikoa, feminismoa, ekologismoa, bidezko aktibismoa...

Rol protagonistaren antzezpen zoragarria egiten du Halldora Geirharðsdóttir aktoreak, eta, musikaren trataera berezia dago istorio osoan.

2020/03/10 · Kona fer í stríð - Islandia-Ucrania-Francia - 2018 - 101 m. - Zuz Benedikt Erlingsson - G Ólafur Egilsson, Benedikt Erlingsson - Arg Bergsteinn Björgúlfsson Akt Halldóra Geirharðsdóttir, Jóhann Sigurðarson, Juan Camilo Roman Estrada, Jörundur Ragnarsson