PORTRAIT DE LA JEUNE FILLE EN FEU

PORTRAIT DE LA JEUNE FILLE EN FEU

Gonb: Carlos Loureda (kri)

Zinegoak-ekin elkarlanean saioa

Emakumeen gaineko istorio bat, emakume batek kontatua. Zuzendariak esan du harreman lesbiko bat erakutsi nahi zuela lesbiana baten begiradatik. Horretarako, eszenaratze soila egiten du, musikarik gabe, salbu eta irribarreak eta begiradak ageri diren une eta plano batzuetan, beste paisaia zoragarri batzuekin batera.

Eta, maitasun istorioari dagokionez, emakume talde batek elkarri dion babesa ageri da; gizonak urrunean bakarrik existitzen dira.

XVIII. mendeko Frantzian, margolari bati lan bat eskatzen diote emakume gazte baten erretratua egiteko ezkontza hitzartuko badute, baina emakume gazteak ezetz esango dio, eta, beraz, haren oniritzirik gabe margotu beharko du.

Interpretazio nabarmenak kontakizun lasai batean, zeinetan samurtasun handiz islatzen baitu garai hori.

2020/03/03 · Portrait de la jeune fille en feu - Francia - 2019 - 120 m. - Zuz Céline Sciamma - G Céline Sciamma - M Para One, Arthur Simonini Akt Noémie Merlant, Adèle Haenel, Luàna Bajrami, Valeria Golino, Cécile Morel