BUH-NING

BUH-NING

Haruki Murakamiren kontakizun baten egokitzapena, Koreako zinemagintzako aktore entzutetsuen partaidetzarekin. Film ona izango den itxaropenak ez du hutsik egiten.

Gidoiak denbora hartzen du pertsonaiak aurkezteko eta istorio nahasi eta misteriotsu bat osatzeko. Irudi zoragarriak, egiazkoaren eta fantastikoaren artekoak, primerako musika batez lagunduak.

Jongsu (Yoo), mezulari gazte batek kasualitatez topo egingo du Haemi (Jun) gaztearekin, bere auzoan bizi den neska batekin. Neska gazteak eskatuko dio bere katua zaindu dezan Afrikan bidaiatzen duen bitartean. Itzultzen denean, Haemik Ben (Yeun) aurkeztuko dio, bidaian ezagutu duen gazte misteriotsu eta diruduna. Egun batean, Benek Jongsuri denbora-pasa arraro bat aitortuko dio...

Gizonezko protagonistek elkarren kontrako gizarte mailak irudikatzen dituzte, eta neska gaztea espiritu libre bat da, horietako bakar batekin ere bat egiten ez duena.

Areto orria

2020/02/25 · Buh-ning - Corea-Sur - 2018 - 148 m. - Zuz Lee Chang-dong - G Lee Chang-dong, Jungmi Oh (Ideia: Haruki Murakami) - M Mowg - Akt Yoo Ah-in, Steven Yeun, Jun Jong-seo, Gang Dong-won, Mun Seong-kun