GANGBYUB HOTEL

GANGBYUB HOTEL

Flb (KORTeN!): Artiko, Josu Venero-Josemari Lazkano

Sang-soo Hong zuzendari txalotuaren zinta honek kontatzen digu nola poeta batek sentitzen duen bere bizia amaierara iristen ari dela, itxuraz, inolako arrazoirik gabe, eta, bere bi semeei eskatzen die bisitan joan daitezela ostatu hartzen ari den hotelera. Erreka ondoko bizileku horretan bi neska gaztek ere ostatu hartzen dute; horietako bat desamodio gogorra izaten ari da.

Denbora mantsoa darabil pertsonaien bitartez denboraren joanaz, familia harremanez eta laguntasunaz jarduteko; erraz identifika gaitezke haiekin. Asmo berezirik gabeko filma, gidoi sinple batean oinarritua eta zuri-beltz txukun batean filmatua. Edertasuna atzeman dute ura darion erreka baten ondoko agertoki zoragarrietan. Batzuentzat, poesia hutsa.

Areto orria

2020/02/04 · Gangbyub Hotel - Corea-Sur - 2018 - 96 m. - Zuz Hong Sang-soo - G Hong Sang-soo - Arg Kim Hyeong-gyu - Akt Gi Ju-bong, Kim Min-hee, Kwon Hae-hyo, Song Seon-mi, Yu Jun-sang