THE JUNIPER TREE

THE JUNIPER TREE

FLb (KORTeN!) Lursaguak, Izibene Oñederra.

Zinemagile berezia da Nietzchka Keene (Boston, Massachusetts, 1952 – Madison, Wisconsin, 2004). Hizkuntzalaritza germanikoa ikasi zuen (1975), eta ondoren UCLA-ra joan zen bizitzera, eta han hasi zen zinemagintzarekin harremana izaten, baina, aldi berean, Islandiako hizkuntzalaritza zaharraren gainean ikertu zuen. 1986an, The Juniper Tree filmaren gidoian lan egin zuen (Grimm anaien ipuin batean oinarritzen da, Islandia urruneko sorginen gainekoa), eta urtebete geroago joan zen hara filmatzera; orduan ezagutu zuen Björk (22 urte zituen, baina jadanik 10 urte musikaren munduan). Filma 1989an bukatu zuten. 1977 eta 1983 urteen artean hiru labur egin zituen.

The Juniper Tree / Cuando fuimos brujas Erdi Aroko istorio ilun eta fantastiko bat bihurtzen da, eta tarteka emozionatu eta beldurtu egiten gaitu. Nietzchka bere garaiari aurreratu zitzaion, eta bere opera primak emakumea jartzen du lehen planoan: magia, amatasuna, ahalduntzea... askatasuna.

Areto orria

2020/01/21 · The Juniper Tree - Islandia - 1990 - 78 m. - Zuz Nietzchka Keene - G Nietzchka Keene - M Larry Lipkis - Arg Randolph Sellars - Akt Björk, Bryndis Petra Bragadóttir, Valdimar Örn Flygenring, Geirlaug Sunna Þormar, Gudrun Gildottir