BELLE DORMANT

BELLE DORMANT

Gonb.: Ado Arrieta, zinegilea

Ado Arriettak (Adolfo Arrieta) aurrera pauso handia emango du Grimm anaien bertsio ausarta honekin. Bertan nahastuko ditu egunerokoa eta fantasia edozein generotik urrunduz. Printze eta printzesak gaur egun, egon badaudela nahiz eta harrigarria izan. Betiko ipuinen osagarriak erabiliko ditu, abentura, umore ironikoa, erromantizismoa, garai modernoetara eramanaz. Ohiko narratiba erabiliko du, gaurko bizimoduari begiratuta, inozoa gerta dakiokena.

Maitagarriak, aingeruak beti topatuko ditugu Arrietaren mundu magikoan, eta oraingoan ez da gutxienezkoa izango. Aktoreen lan burutsu eta bikainari esker ipuin ezagun honetan gu murgiltzea lortuko du, ustekabean harrapatuz. Adierazkortasuna eta horren eza elkartuko dira aktoreen lanean filmari zentzua emateko. Beraz, ibil gaitezen erlaxaturik Arrietaren proposamenaren bidetik, XXI. mendeko ipuin bitxi honen arkitektura ezagutzeko. Lan aparta!

2018/03/13 · BELLE DORMANT ∙ Frantzia ∙ 2016 ∙ 82 min ∙ Zuz Adolpho Arrietta ∙ G Adolpho Arrietta · Arg Thomas Favel · M Benjamin Esdraffo eta Ronan Martin · Eko Paraíso Productions / Pomme Hurlante Films · Akt Niels Schneider · Agathe Bonitzer · Mathieu Amalric · Serge Bozon · Ingrid Caven