BAGDAD CAFE

BAGDAD CAFE

FLb (KORTeN!) Mateoren ama, Josemari Goenaga-Aitor Arregi.

Gonb.: Lander Otaola (aktorea). Josemari Goenaga-Aitor Arregi (zuz)

Percy Adlon (Munich, 1935) se inicia en realización para TV, Bagdad Café le da reconocimiento y fama internacional.

Percy Adlon (Munich, 1935) errealizazioan hasi zen telebistarako, eta Bagdad Café filmak eman dizkio nazioarteko errekonozimendua eta ospea.

Erritmo barearekin hasten da filma, eta ia ezerezaren erdian kokatzen gaitu (Mohaveko basamortua, Arizona). Adlonek ustekabeko bira bat ematen dio, bidaia turistiko bat haustura bihurtzen duenean eta 'emigrante' izaera ere ematen dionean (inguru latz batera egokitu beharra, eta paperik gabe). Eta ezusteko gehiago ekarriko dizkigu; antzerkigintzan eta kantuan trebatua dagoelako, beharbada, kabaret-espazio bat sorrarazten du, eroetxe bat, non denbora (artean hutsala izan dena) zentzua hartzen hasten den eta harekin joko bat egiten duen.

Ondo zehaztutako pertsonaiak ageri zaizkigu (Alemaniako eskola), eta, ezinbestean, gero eta maitagarriagoak egingo zaizkigu; horretarako, Marianne Sagebrecht handiarekin kontatuko du (handia alde guzietatik), eta haren parean, Jack Palance berezia. Ziur naiz filma bukatzean guztiok aterako garela abesti bat ahoan.

Areto orria

2020/01/07 · Bagdad Cafe - R.F. Alemania-USA - 1987 - 91 m. - Zuz Percy Adlon - G Percy Adlon, Eleonore Adlon, Christopher Doherty - M Bob Telson - Akt Marianne Sägebrecht, Jack Palance, Christine Kauffman, CCH Pounder, Monica Calhoun