PÁJAROS DE VERANO

PÁJAROS DE VERANO

70eko hamarkadan gaude. Ipar Ameriketako gazteak droga kontsumitzen hasten dira kultura hippiaren eta Vietnamgo gudulari ohien eraginez. Ondorioz, Guajirako nekazariek beren laboreak aldatzen dituzte aberastasun nahiak bultzatuta. Wayuuen familia batek buruzagitza hartzen du korapilo ekonomiko gero eta handiagoan.
Ez dira komunitate indigenak idealizatzen; azaltzen da nola haien printzipioek talka egiten duten haiek akabatuko dituen fenomeno batekin. Filma kontakizun etnografiko eran hasten da, eta droga trafikoko borrokekin amaitzen da, gansterren filmen estilora.
Kontakizuna "kantuka" egituratua dago, era linealean gertatzen diren pasarteetan. Oso ongi landutako istorioa da, eta bisualki indartsua; paisaje erakargarriak ditu, eta antzezpen bikainak.

Areto orria

2019/10/22 · Pájaros de verano - Colombia-Dinamarca-México - 2018 - 125 m. - Zuz: Ciro Guerra, Cristina Gallego - G Maria Camila Arias, Jacques Toulemonde - M Leonardo Heiblum - Arg David Gallego - Akt: Carmiña Martínez, José Acosta, Natalia Reyes, Jhon Narváez, Greider Meza, José Vicente Cote, Juan Bautista Martínez