DIRECTOR Z, EL VENDEDOR DE ILUSIONES

DIRECTOR Z, EL VENDEDOR DE ILUSIONES

FLb (KORTeN!): La guitarra, Julen Etxebarria

Gonb.: Julen Etxebarria (zuz)

Ahanztutako zinemagile bati buruzko dokumental bikaina. Jose Maria Zabaltza Irunen jaio zen; ekonomialari izan behar zuen, baina zinemak harrapatu zuen. Director Z zinemagile baten istorioa da, bohemio batena, eta garai hartako gizarteak markatzen zuena alde batera utzita bere bizia egin zuen abenturazale inkontziente batena. Guztia jokatu zuen bere ametsa lortzeko, eta, zoritxarrez, ametsak berak amaitu zuen harekin.
Director Z elkarrizketa bat da, gure protagonistari ikustea tokatu zitzaion garaiaren eta zinema zuzendari gisa utzi zuen ondare handiaren artekoa.
Haren errodatzeko grinak proiektu bakoitzean berrasmatzera eraman zuen bere burua, baina Espainiako zinemaren historian aztarna ezabaezina utzi zuen.
Oroitzapenen bitartez, muturreko pertsonaia poliedriko eta gizatiarraren esentzia erakusten da.

Areto orria

2019/10/15 · Director Z, el vendedor de ilusiones - Euskal Herria - 2018 - 80 m. - Zuz: Oskar Tejedor - G Oskar Tejedor - M Gorka Pastor - Arg Aitor Sarabia - Akt: Dokumentala