THE SQUARE

THE SQUARE

Christian aita dibortziatua da, eta gustuko du denbora bi alabei ematea. Programatzailea da arte garaikideko museo batean; auto elektrikoa duen eta kausa gizatiar handiak babesten dituen pertsona horietako bat da. Bere hurrengo erakusketa prestatzen ari da: The Square, bisitariak altruismora bultzatzen dituen eta beren kideekiko dituzten betebeharrak gogorarazten dizkien instalazio bati buruzkoa. Baina batzuetan zaila da norberaren balioei jarraikiz bizitzea: Christiani telefono mugikorra lapurtuko diote, eta bere erreakzioak ez du ondo utziko preseski Une berean, museoko komunikazio-agentziak kanpaina harrigarria aterako du The Squarerako: erreakzioa ustekabekoa da erabat, eta krisi existentzial batean murgilduko du Christian. Canneseko Urrezko Palma izan zen.

Areto orria

2018/01/30 · THE SQUARE ∙ Suedia ∙ 2017 ∙ 142 min ∙ Zuz Ruben Östlund ∙ G Ruben Östlund · Arg Fredrik Wenzel · Mnt Ruben Östlund eta Jacob Secher Schulsinger · Eko Plattform Produktion / arte France Cinéma / Coproduction Office · Akt Claes Bang · Elisabeth Moss · Dominic West · Terry Notary · Christopher Læssø