LE FANTÔME DE LA LIBERTÉ

LE FANTÔME DE LA LIBERTÉ

FLb (KORTeN!): Misantropía, Jon Lopez

Gonb.: Alfonso C. Vallejo, zinegilea. Jon Lopez (zuz)

Hau da Luis Buñuelen azkenaurreko filma; azkena 77an izan zen, Ese oscuro objeto del deseo ;orduko hartan ere Jean-Claude Carriere izan zuen gidoilari kide.
Ekintza dramatikoa 1808an gertatzen da Toledon (Espainia), baita Parisen eta Frantziako beste herrialde batzuetan ere 1974an. Elkarren artean harreman ahula duten 14 eszenak osatzen dute filma, eta gertaera absurduak, surrealistak, ezinezkoak eta zentzugabeak agertzen dira. Gaiak Buñuelen etengabeko kezkak dira, eta salatzen du nola burgesian hipokresiak eta itxurakeria gurtzeak balio duten perbertsioak ezkutatzeko.
Izpirituaren askatasuna lortuko da hezi gaituzten aurreiritziak gaindituta.

Areto orria

2019/10/01 · Le fantôme de la liberté - Francia-Italia - 1974 - 104 m. - Zuz: Luis Buñuel - G Luis Buñuel, Jean-Claude Carrière - Mnt Hélène Plemiannikov - Akt: Michel Piccoli, Jean Rochefort, Michael Lonsdale, Monica Vitti, Adriana Asti, Julien Bertheau, Jean-Claude Brialy, Adolfo Celi, Paul Frankeur, Pierre Maguelon, François Maistre, Hélène Perdriére, Claude Piéplu, Bernard Verley, Milena Vukotic