KÖRKARLEN

KÖRKARLEN

Emanaldi berezia musika zuzenean

Musikaria: Josetxo Fernández de Ortega

Gonb.: Toni Garzón Abad (fas) (zinemagilea)

Mamu-gurdia Batzuen iritziz, zinema mutuaren obrarik handienetako bat, bai eta zinemarena ere oro har. “Joana Arkoaren pasioa” eta “Potemkin korazatua” filmekin parekatzeko modukoa. Europako iparraldeko kondaira bat dakar; pekatari handi bat urtean hiltzen den azken pertsona bada, urtebetez mamu-gurdia gidatu beharko du.

Irudiek fantasia eta misterioa transmititzea lortzen dute, baliabide errazak erabilita (1921ean gaude), baina betiere adierazkortasunaren zerbitzura. Zuzendaria, “Basa Marrubiak” filmeko aktorea bera, Bergmanek sartu zuen telebistarako lan batean, “Irudien Sortzaileak”, hain zuzen.

Ekainean, beti bezala, film mutu hau musikatu egingo dute zuzenean piano bat joz.

2019/06/25 · Körkarlen - Suecia / 1921 / 106 m. - Zuz.: Victor Sjöström - G.: Victor Sjöström (Eleb: Selma Lagerlöf - Argazki: Julius Jaenzon (B/N) - Akt.: Victor Sjöström, Hilda Borgström, Tore Svennberg, Astrid Holm, Lisa Lundholm, Concordia Selander,…