ANOTHER DAY OF LIFE

ANOTHER DAY OF LIFE

FLb (KORTeN!): NO ES COMA, Tamara Lucarin

Gonb.: Tamara Lucarini (zuz) VI. KORTeN!

Euskal Gidoigileak-rekin elkarlanean saioa

Gonb.: Koldo Gutiérrez (Revista Cactus)

Animazioa eta dokumentala batera doaz, eta istorioa erraz doa. Angolako historia ia ohakabean pasatu zen gure herrialdean. Raulek eta Damianek aurretik zer zegoen azaltzen digute, Krabelinen Iraultza (1974ko apirilaren 25a), Angolako Gerra Zibila (1961ean hasia), AAHM, AAFN eta UNITA (1975eko azaroaren 11). ‘Confuçao’ edo nahasmena kaosaren erdian, eta emigrazio izugarria gertatzen ari delarik, Ryszardek bertan gelditzea erabakitzen du gerrako berriemaile aritzeko.

Gerra hotz isil batean, indarrak nola banatuta dauden azaltzen digu, Sobietar Batasuna eta Kuba alde batetik eta AEB eta Hego Afrika beste aldetik. Barrutik ikusiko dugu gerra, bere arrisku eta izu, eta izerdia sumatuko dugu kontakizun apurtzaile honetan, miseria gorria zenbait unetan.

Areto orria

2019/05/28 · Another Day of Life- Euskal Herria (Esp)-Polonia-Alemania-Bélgica-Hungría / 2018 / 82 m. - Zuz.: Raúl de la Fuente, Damian Nenow - G.: Raúl de la Fuente, Niall Johnson, Amaia Remírez, David Weber, Damian Nenow (Eleb: Ryszard Kapuściński) - Akt.: Dok-Ani