LOVE ME NOT

LOVE ME NOT

FLb (KORTeN!): Espedizio handia, Iban del Campo

Gonb.: Iban del Campo (zuz) VI. KORTeN!

Gonb.: Lluis Miñarro (zuz)

Drama alegoriko bat da, Bibliako Salome (San Joan Bautista / Herodes) pertsonaiaren mitoa arrapizten duena. Bi etapatan banatuta dago. Lehenengoa 2006an gertatzen da Ekialde Hurbilean, destakamentu militar batean, eta bigarrengoa gau egunean.

Yokanaanen, gizon misteriotsu bat dago preso desertuaren erdian, barrakoi batzuetan, eta terroristatzat dute batzuek eta profetatzat beste batzuek. Anbibalentziaren eremuan gaude: arrazoiaren aldeko borroka, sedukzioa, erotismoa eta indarkeria nahasten dira. Hona hemen mamira iristeko metafora: errepresioak munstroak sorrarazten ditu. Gizakiak bere baitan duen txoko iluna menderatzen ikasi behar dugu.

Areto orria

2019/05/21 · Love Me Not - Catalunya (Esp)-México / 2019 / 86 m. - Zuz.: Lluis Miñarro - G.: Lluis Miñarro, Sergi Belbel - Musika: Esteban Aldrete - Argazki: Santiago Racaj - Eko.: Lluis Miñarro Pro. / Piano Pro. - Akt.: Ingrid García Jonsson, Francesc Orella, Lola Dueñas, Oliver Laxe, Luis Alberti, Fausto Alzati, Hugo Catalán, Lu Colomina, Gabriel Ventura