THE BELLY OF AN ARCHITECT

THE BELLY OF AN ARCHITECT

Gonb.: David Ontoria (fas), zinemagilea

Arkitektoaren sabela Estatu Batuetako arkitekto bat Erromara doa emaztearekin, Etienne-Louise Boullee XVIII. mendeko frantses artistari buruzko erakusketa bat dela medio. Halako batean, urdaileko mina hasten zaio, eta, hori burutik ezin kendurik, motiboa emaztearen abentura bat dela pentsatuko du, italiar kolega batekin izaniko abentura. Gizonaren sabela (edo emaztearena) beren egoera emozionalaren termometroa dira, eta bertan beren kontraesanak islatuko dira. Filma planteatua dagoen premisa hori metafora emankorra da zinematografia aldetik.

Film honekin, modu argian salatzen dute artearen erabilera. Erromaren plano zoragarriak ditu, eta musikaren partitura izugarria da.

2019/04/30 · The Belly of an Architect - UK / 1987 / 108 m. - Zuz.: Peter Greenaway - G.: Peter Greenaway - Musika: Wim Mertens, Glenn Branca - Akt.: Brian Dennehy, Chloe Webb, Lambert Wilson, Sergio Fantoni, Stefania Casini, Vanni Corbellini, Geoffrey Copleston, Alfredo Varelli, Francesco Carnelutti,…