SLAVA (GLORY)

SLAVA (GLORY)

Gonb.: Nacho Carballo, FICXixon Nazioarteko Zinemaldiaren zuzendari ohia eta David Pérez Sañudo, laburmetraiaren zuzendaria

Kristina Grozeva eta Petar Valchanov zuzendari eta gidoigile bulgariarren hirugarren filma dugu hau, “Slava” (Glory, 2016). Aurrekotan bezala taldea osatzen dute Krum Rodriguez argazkilari naturalistarekin eta Stefan Denolyubov (Tsanko Petrov) eta Margita Gosheva (Julia Staikova) aktoreekin batera. Azken hauen interpretazioa txit aparta da.

Tsanko Petrov trenbideetako langilea da eta bere lanean zebilela diruz betetako poltsa bat topatzen du. Inongo zalantzarik gabe poliziari bueltatzea erabakitzen du ingurukoen harridura sortaraziz. Erakutsitako zintzotasuna eskertzeko autoritate publikoek erloju bat oparituko diote. Azken honek funtzionatzen ez duela ikusterakoan, Tsanko-k berea berreskuratu nahi izango du. Hortik aurrera egoera tragikomiko ugari agertuko dira bata bestearen atzetik, gizartearen ustelkeria guztiak agerian utziz. Gizakion duintasunaz mintzatzen da pelikula hau, erritmoz, umorez eta era berean salaketa politikoa eginez filmatua. Hainbat zinemalditan saritua izan den filma dugu, Film eta Gidoi Onenaren saria lortu zuen 2016ko Xixon-go Zinemaldian eta Edinburgoko Zinemaldiko Atzerriko Film Onenaren saria 2017an, beste batzuen artean.

Areto orria

2018/01/23 · SLAVA (GLORY) ∙ Bulgaria ∙ 2016 ∙ 101 min ∙ Zuz Kristina Grozeva / Petar Valchanov ∙ G Kristina Grozeva / Petar Valchanov / Decho Taralehzkov · Arg Krum Rodriguez · M Hristo Namliev · Eko Abraxas Film / Graal Films / Screening Emotions / Aporia Filmworks · Akt Stefan Denolyubov · Margita Gosheva · Milko Lazarov · Kitodar Todorov