GURE OROITZAPENAK

GURE OROITZAPENAK

FLb (KORTeN!): *Ama (Gure Oroitzapenak film barne), Josu Martinez

VII Aitzol Aramaio Oroimenean Saioa

Josuren hitzetara joz: ‘Plazer bat da hain ikusezina den herri honetan gure autorerik ikusezinenari irudiak txertatzea’. Joseba Sarrionandia idazle eta poetaren bizitza (Iurreta, Bizkaia, 1958), era bitxian kontatua. Hamabi zinemagilek haren nortasun unibertsalaren hamabi erpin hartu dituzte. 30 urte baino gehiago desagerturik. Angel Azkarraga Matxitxaren ideia izan da (euskal taldeen manager izana bera) Sarriren literatura pantaila handira eramatearena.

Gure oroitzapenak lanean, batetik, haren obra literarioaren irakurketa bat dago: itsasoa, jitoan ibiltzea, desterrua, gerra, tortura, hondamena, maitasuna, mina, fantasia, misterioa...

2019/04/23 · Gure oroitzapenak - Euskal Herria / 2018 / 96 m. - Zuz.: + G: Oskar Alegria, Özcan Alper, Asier Altuna, Mireia Gabilondo, Eugène Green, Itziar Leemans, Josu Martinez, Fermín Muguruza, Ane Muñoz Mitxelena, Maider Oleaga, Carlos Quintela, Maialen Sarasua Oliden - Eko.: Adabaki Ekoizpenak + (Gastibeltza F. / Elkar / Zenbat Gara) / Gastibeltza Filmak - 12 Cortos/Film labur