ES GESCHAH AM HELLICHTEN TA

ES GESCHAH AM HELLICHTEN TA

FLb (KORTeN!): Minotauro, Greg A. Sebastian

Gonb.: José Mª Ugarte, Fas-en bazkidea

Egun argitan gertatu zen Neskato bat hila agertu da Suitzako baso txiki batean. Berehala etxez etxeko saltzailea jo dute susmagarri; berak aurkitu zuen hilotza. Mattei komisarioak bakarrik jarriko du zalantzan haren erruduntasuna, eta, egiazko erruduna bilatzen hasita, operazio arrikutsu bat jarriko du martxan, beste neskato bat jarriz amu gisa.

Oso ongi kontatuta dago istorioa; Marcelino, pan y vino filmaren zuzendari berarena da, eta nahasian darabiltza errealismoa eta poetikotasuna. Harritzekoa da zein eragin txikia izan duen bere 60 urteetan; izan ere, kalitate handikoa eta erakargarria da; merezi du berreskuratua izatea.

Areto orria

2019/04/09 · Es geschah am hellichten Ta - España-Suiza-Alemania / 1958 / 96 m. - Zuz.: Ladislao Vajda - G.: Ladislao Vajda, Hans Jacoby, Friedrich Dürrenmatt - Musika: Bruno Canfora - Akt.: Heinz Rühmann, Sigfrit Steiner, Siegfried Lowitz, Michel Simon, Heinrich Gretler, Gert Fröbe, Berta Drews, Ewald Balser, María Rosa Salgado