BLACK IS BELTZA

BLACK IS BELTZA

FLb (KORTeN!): + Contact, Léa Bancelin

Gonb.: Fermin Muguruza (zuz) + Pedro Rivero (Animakom)

Léa Bancelin (zuz)

Emanaldi berezia Animakom 2019 Zinemaren Nazioarteko Jaialdiarekin elkarlanean

60ko urte nahasiak. Fermin, argazki bati begira: Iruñeko erraldoi konpartsa bat, non eta Nueva Yorken! Nueva Yorkeko agintariek bi erraldoi debekatu zituzten, beltzak zirelako!, 1965a zen. 2009an, Ferminek Harkaitz Cano ezagutu zuen, eta beren sormena elkartu zuten film bat egiteko (Ari Folmanen Bashirrekin baltsean zoragarria zela kausa —2008—).

Filmaren ideia ‘baztertuz’ joan zen. Fermin artegatsua harremanetan jarri zen Jorge Alderete ilustratzailearekin, eta hortik sortu zen Beltza is Beltza komikia (2014ko azaroa). 2018an, gidoia egiteko Eduard Solaren laguntzarekin, orduantxe sortu zen Black is Beltza filma.

Harkaitzek dioenez, ‘geruza askoko gidoia da: musika, politika, gizartea...’, eta thriller, maitasun eta espioitza giroa eman diote... 1965a zen. ‘Probatu’ beharreko harri bitxia.

Areto orria

2019/04/02 · Black is Beltza - Euskal Herria / 2018 / 87 m. - Zuz.: Fermin Muguruza - G.: Fermin Muguruza, Harkaitz Cano, Eduard Solá - Musika: Fermin Muguruza, Raul Fernandez ‘Refree’ (hainbatak) - Eko.: ETB / Setmàgic Audiovisual / Talka Records & Films - Akt.: Animazioa