LAZZARO FELICE

LAZZARO FELICE

Gonb.: Kristina Zorita, zinema kritikoa (eitb)

2019. urte honen abiaburuan, ezin genuen aukera galtzen utzi eta begirada Italiako gaurko zineman ez ipini: Carpignano, Garrone, Poli, Nicchiarelli, Virzi, Amato, Sorrentino, Albertini, eta Rohrwacher bera, 'beren zinema' indartzeko engaiatu dira, eta goiena jo dute '…ini’ amaiera dutenekin (Rossellini, Pasolini, Fellin... eta neorrealismoa).

Alice Rohrwacher (Fiesole, Toscana, 1982) dokumentalaren eremuan egin zuen bere hastapena (2006), baina pixkanaka fikziorantz jo zuen (dokumentala eraba utzi gabe). Hirugarren film luzea du Lazzaro felice... eta ekintza hasiera batean nekazari munduan kokatua dago (tabako esplotazioa), XXI. mendeko esklabotza?, eta Lazzarok aldaketa bat erakutsiko digu, egoera erreal batetik egoera majiko batera eginez eta alderantziz.

2019/03/26 · Lazzaro feliz - Italia-Suiza-Fra-Ale - 2018 - 125 m. - Zuz Alice Rohrwacher - G Alice Rohrwacher - Akt Alba Rohrwacher, Adriano Tardiolo, Nicoletta Braschi, Luca Chikovani, Sergi López