LÉOLO

LÉOLO

LbM (KORTeN!): Espedizio handia, Iban del Campo

Gonb.: Iban del Campo, zuzendaria; Jorge Barrio, zudendaria eta zinema irakaslea

Montreal, auzo pobre bat, ametsetan eta oroitzapenetan babesten den haur bat familia erdi surrealista batean. Alde askotatik asmatzen du film honek, eta gorespen kritikak jaso ditu. Musika ikusgarria da, Tom Waitsen ahots dardarazletik hasi (barrenak dardara egingo dizu), argentinar folkloreraino (Ariel Ramirez) eta Gilbert Becauden erritmoraino. Rollingsen, Loreena Mackennitten eta Giuditta del Vecchioren musikak ametsetan jarriko zaituzte Leolo bezala.

Poesia eta psikologia elkartzen dituen gidoia, sentimentukerietan erori gabe, eta bidaia abstraktu bat egiten du (bat-batean errealista dena). Zalantzarik gabe, harribitxia.
Jean-Claude gazterik hil zen (istripuz), eta Leolo utzi digu.

2019/02/26 · Léolo - Canadá-Francia - 1992 - 107 m. - Zuz Jean-Claude Lauzon - G Jean-Claude Lauzon - Akt Maxime Collin, Gilbert Sicotte, Ginette Reno, Julien Guiomar, Denys Arcand…